25 | 09 | 2018

Pepticaps proiektuaren amaiera-bilera

Nanomedicine

Joan den irailaren 4an, Pepticaps kontsortzioak bilera egin zuen Bruselan, Europako Batzordearen aurrean, proiektuaren azken berrikuspena egiteko (urriaren hasieran amaituko da).

Batzordearen ustez, arrakasta izan du proiektuak; izan ere, haren baitan azalaren beharrei erantzuteko gai diren kapsula adimendunak garatu dira kosmetika-sektorerako.

Kontsortzioa CIDETECek koordinatu du, eta taldea osatu dute beste lau ikerketa-zentrok (Burdeoseko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Claude Bernard Lyon I Unibertsitatea eta Mario Negri Ikerketa Farmakologikoko Institutua), bi enpresak (Polypeptide Therapeutic Solutions SL eta AHAVA) eta Spinverse y Angel Consulting aholkularitzak.

Duela hiru urte jarri zen martxan proiektua, teknologia garatzeko helburuarekin, eta, aldi hori pasatu ondoren, baliozkotu eta produkziora eraman ahal izan da CIDETECek horretarako prestatu duen lantegi pilotuan.

Lortutako produktuak EMISSARY  markarekin merkaturatuko dira, berariaz horretarako sortu den eta izen horixe duen enpresa berri baten bidez.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.