CIDETEC Nanomedikuntzak antolatu zuen Osasun Produktuen Sektorerako Open Innovation Test Beds aurkezpena, otsailaren 20an Donostian. Ekitaldia Arima hotelean egin zen eta Europako Batzordeak hiru proiektu berriak abian jarri dituen ordezkariek parte hartu zuten, baita esanahi handiko EAEko sektoreko eragileak ere.
Europako osasun teknologia sektorea oso berritzailea izan arren, enpresa txikiez bultzatuta dago gehienbat eta, erregulazio berriak jota, bere lehiakortasuna eta berrikuntza arriskuan izan zitezkeen. Europako Batzordeak hiru proiektu berri abiarazi ditu sektoreko industriek berrikuntza handia izan dezan laguntzeko. Horretarako, medikuntzako tresna sektore OpenInnovationTest Beds deritzon ekimena jarri du martxan. Bere helburu zera da: lehiatila bakar baten bidez enpresa berritzailei zerbitzua emateko balio-kate osoan, kontzeptu frogatik laborategiko eskalaraino, CE marka lortzeko aurreko etapa eta saiakuntza klinikoak barne. Proiektu horiek euskal erakundeen partaidetza handia dute, haietako bi Euskaditik koordinatuta daude (bat CIDETECek) eta hirugarrenean Gipuzkoako teknologi zentro bat parte hartzen duela.
CIDETEC Nanomedikuntzak antolatutako hitzaldietan parte hartu zuten Maria Aguirre, Eusko Jaurlaritzaren Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria eta Corinna Hahn, Eurice zuzendaria. Iraida Loinazek eta Laura Sanchezek (CIDETEC) eta Angel Pozok (BioPraxis) aurkeztu zituzten hiru proiektuak.