02 | 07 | 2018

Mundu osoko 150 zientzialari elkartu dira Donostian, SMT nazioarteko biltzarrean

Surface Engineering

Ekitaldi horren barruan egin da EAST FORUM 2018 ere, European Academy of Surface Technology-ren urteko bilera, alegia.

Alor horretako nazioarteko eragile eta ikertzaile ezagunenak elkartu dira Donostiako Teknologia Parkean, International Conference on SurfaceModificationTechnologies-en 32. biltzarrean. Topaketaren helburua: jakintza-alor horietan izan diren aurrerapenen berri zabaltzea, eta jarduera horrekin lotura duten zientzialarien eta ingeniarien arteko lankidetza-bideak sortzea.

Ekainaren 27tik 29ra bitarte egin zen biltzarra, non osoko bost hitzaldi, ahozko 82 aurkezpen eta 25 poster izan ziren, 10 saiotan banatuta. Amaierako ekitaldian, poster onenaren saria eman zion biltzarrak Lituaniako Vilniuseko Unibertsitateko Natalia Tintaru doktoreari.

European Academy ofSurfaceTechnology erakundeak, berriz, EAST-SchwäbischGmündPrize 2018 Saria eman zion Alemaniako Erlangen-Nuremberg Unibertsitateko Nhat Truong Nguyen doktoreari, zeinak Thermal dewetting of noble metals on anodic TiO2 nanotubes leads to significantly enhanced photocatalytic H2 generation izenburuko hitzaldia eman baitzuen.

Biltzarrera etorri zirenen arteko harremanak estutzearren, bestelako zenbait ekitaldi ere antolatu ziren; besteak beste, ongietorriko jaia, eta galako afaria. Aquariumen eta Miramar Jauregian egin ziren, hurrenez hurren, bi ekitaldi horiek.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.