01 | 04 | 2014

Material berriak karbono dioxidoa harrapatzeko

CIDETEC INTERACT proiektu europar berrian parte hartzen ari da, helburu duena material eta prozesu berriak garatzea errekuntza osteko prozesuetan karbono dioxidoa harrapatzeko. Proiektuak uztartu nahi ditu material berriak, likido ioniko polimerikoen mintzak (PIL-ak) eta entzimen moduko xurgatzaile biologikoak (anhidrasa karbonikoa), esaterako, egun dauden teknologien gainkostua murriztea ahalbidetuko duten teknologia berritzaileekin.

Proiektuak Europako Batzordearen ENERGY deialdiaren baitako diru-laguntza dauka, 4,8 milioi eurokoa, eta CO2 harrapatzeko eraginkortasun handiko oinarri teknologiko bat sortzeko beharrari erantzuten dio. Espero da hori aplikagarria izatea eskala handian zentral energetikoetan edo industria astunean zein erregai fosiletan bermaturiko neurri txikiagoko isurtze iturrietan, horrela haien ingurumen eragina murrizteko.

 

Patzuergoa industriako hamaika bazkidek, unibertsitateek eta ikerketa zentroek osatzen dute, Europako hamar herrialdetakoak eta Estatu Batuetako batek. CIDETEC ez ezik, SINTEF zentro teknologiko norvegiarra, Poloniako Zientzien Akademiako Ingeniaritza Kimikoaren Institutua (ICEPAS), nazioartean itzal handia duten Unibertsitateak, Dortmundeko, Danimarkako eta Lovainako Unibertsitate Teknikoak (TUDO, DTU eta KU LUEVEN, hurrenez hurren), SUPREN ingeniaritza alemaniarra eta PRODINTEC espainiarra, SOLVIONIC frantsesa eta NOVOZYMES multinazional estatubatuarra ere badira proiektuko kide. Gainera, INTERACT-ek senidetzeko bi proiektu australiarretan kolaboratzen du, ANLEC R&D-ek (“Australian Coal Association” eta “Department for Resources, Energy and Tourism”-en mende dagoen organismoa) finantzatuak.

 

CIDETEC “PIL-en sintesia eta karakterizazioa” lehen lan-sortako liderra da. Bere lan teknikoa likido ioniko polimerikoen garapenean datza, patzuergoko bazkideei banatuko zaizkiena mintz-teknologietan ebaluatuak izan daitezen.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.