22 | 12 | 2020

Material berri bati esker egunetatik minutuetara murriztuko da aeronautikako piezen konponketa

Surface Engineering

NEOCROSS deritzo konposite berri horri, eta nabarmen murriztuko ditu ekoizpen- eta mantentze-kostuak

Cidetec Surface Engineering buru-belarri ari dira mantentze-kostuak eta denbora nabarmen murriztuko dituen aeronautika- eta energia-industriarako material berri bat garatzen. Ikerketa hori NEOCROSS proiektuaren zati da, eta proiektuaren helburua desmuntatzeko gaitasuna duten errendimendu handiko konposite eta epoxi itsasgarrien belaunaldi berri bat garatzea eta eskaintzea da.
Konposite berri horiek ohiko metodoen bidez ekoitziko dira, baina, gaur egungoak ez bezala, desmuntatu eta erraz konpondu ahal izango dira kaltetutako eremuan beroa eta presioa ezarrita.

NEOCROSS proiektuan garatuko diren konpositeek ohiko termoegonkorren abantaila guztiak dituzte (prestazio termiko eta mekaniko handiak), eta gainera, Cidetec-ek garatutako 3R teknologiaren abantaila guztiak dituzte:
konpongarritasuna, birprozesagarritasuna eta birziklagarritasuna. Hori 3R propietateen arduraduna den lotura dinamiko horiek duten erretxin termoegonkorreko sistema berritzaileari esker gertatzen da.

NEOCROSSek eskaintzen duen abantaila handienetako bat ekoitzitako piezak konpontzeko gaitasuna da, eta horrela, konpositeak konpontzeko gaur egungo teknologien eragozpen gehienak saihesten dira. Material berri hau konpontzeko beroa eta presioa aplikatu behar dira konpongailu eramangarri baten bidez.
Horrela, minutu gutxi batzuk beharko dira orain arte orduak, edota egunak, behar ziren eragiketak egiteko, eta propietateak % 100ean berreskuratuko dira.
Gainera, desmuntatzeko NEOCROSS itsasgarri berriak kaltetutako zatiak nahieran erraz bereizten utziko du, eta desijeztatutako zatiak desmuntatu egin ahal izango dira konpontzeko.

NEOCROSSen berrikuntzekin konponketa-teknologia azkarragoak eta merkeagoak garatu ahal izango dira konposatuak desijeztatzeko, ekoizpenean nahiz zerbitzuan ekoitzitakoak, eta gainera ekoizpenean baztertutako piezak ere berreskuratu ahal izango dira.
Horrekin guztiarekin airelineen kostuak murriztu egingo dira, baita haize-sorgailuen ekoizpenarenak eta mantentze-zentroenak ere.

NEOCROSS proiektua, “Propietate konpontzaileak dituen epoxi-matrizeko konposite berria gurutzadura dinamikoaren bidez”, EUREKA markoko herrialde-kideek eta Europar Batzordeak batera finantzatzen dute, eta 2023an amaituko da.
Proeiktua GAIRESAk koordinatzen du eta, Cidetec Surface Engineering-ekin batera, SOFITEC,GMI Aero SAS eta RESCOLLek parte hartzen dute.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.