20 | 09 | 2019

M12 bilerak eta Batzar Orokorrak Atenasen bildu ditu AIRPOXY partzuergoko kideak

Surface Engineering

AIRPOXYko bazkideen M12 bilera eta partzuergoaren Batzar Orokorra izan zituzten Atenasko (Grezia) “Demokritos” Ikerketa Zientifikoaren Zentro Nazionalean 2019ko irailaren 3an eta 4an.  Proiektuaren azkenengo sei hilabeteetan laneko paketeetan izandako aurrerapenez eztabaidatu zuten bazkideek bi egun horietan eta datorren aldirako lana eta jarduerak planeatu zituzten.

CIDETECek koordinatu du proiektua eta  MG-1.3-2017: “Maintaining industrial leadership in aeronautics” Europako programa markoak finantzatu du; haren xedea da sektore aeronautikoan composite piezen ekoizpena eta mantentze lanen kostea murriztea konposatu termoegonkor berritzaileen familia berri bat sartzearen bidez, ohiko termoegonkorren abantaila guztiak baitituzte, baina erraz prozesatu eta konpondu daitezke, baita birziklatu ere.

IX. EASN Konferentziarekin batera egin zen bilera eta proiektuak saio bat izan zuen ikerketaren lehenengo emaitzak aurkezteko.

https://easnconference.eu/home

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.