17 | 06 | 2019

Laborategitik fabrikara: ekoizpen pilotuko lerroak Ipar Renania-Westfalian, oinarrizko industria teknologiko berritzailerako

Surface Engineering

Erronka handia da nazioarteko merkatuetan lehiakortasunari eustea eta, aldi berean, produktu berriak merkaturatzeko ikertzen eta garatzen jarraitzea (I+G), bereziki, enpresa txiki eta ertainentzat. Funtsezko giltzarrietako bat da teknologiak baliozkotzean arrakasta izatea, laborategiko eskalatik pilotuaren eskalara arte. “Planta pilotuan eskalan eginez ikastea” ezinbestekoa da ekoizpen-arazoak bizkor gainditu eta sail arrakastatsua lortzeko, eta hori oso garrantzitsua da produktua edo zerbitzua merkatura iristeko eta bertan onartua izateko. Beraz, sail pilotuak arrakasta bizkor lortzeko, garrantzi handia du eskualdean bertan ekoizpen pilotua egiteko lerro erabilgarriak izatea.

Horregatik antolatu zuen NanoMikroWerkstoffePhotonik.NRW (NMWP.NRW) klusterrak “Ekoizpen piloturako lerroak funtsezko teknologia erraztaileetan oinarritutako industria berritzailea lortzeko“, Coatema Coating Machinery GmbH konpainiaren eta “European Pilot Production Network” (EPPN) Europako sarearen laguntzaz. Jardunaldian, NRWko kideek ez ezik, Europa osoko hainbat gonbidatuk hartu zuten parte. EPPNren tailerra EPPN sarearen proiektuko bazkideentzat egin zen nagusiki.

Jaime Ochoa doktoreak, CIDETEC Surface Engineering zentroko negozio-garatzaileak, ekitaldian parte hartu zuen. Bere aurkezpenean, azaldu zuen zer gaitasun dituzten instalazio pilotuei dagokienez CIDETECen hiru zentroek: Gainazalen ingeniaritzakoak (e-coating planta, Clean Sky2 ECOLAND Europako proiektuaren barruan erabiltzen ari da), Nanomedikuntzakoak (nanofarmakoak fabrikatzeko planta, H2020-PILOTS NANOPILOT proiektuaren esparruan garatu eta baliozkotu da) eta Energia biltegiratzekoak (elektrodoen eta bateria-zelden fabrikazioa, bezeroei zerbitzu ematen eta Europako hainbat proiektutan parte hartzen duen instalazio eredua da).

Ekitaldiaren bigarren egunean, COATEMAk bere I+G zentroa ireki zuen ikusi nahi zuen ororentzat, bere ekoizpen pilotuko lerroei buruzko ikuspegi sakonagoa emateko. Parte-hartzaileek, tailer guztietan makinak funtzionamenduan ikusi, eta beren beharretarako aplikagarriak ziren eztabaidatu ahal izan zuten COATEMAko adituekin egindako elkarrizketa teknikoetan.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.