16 | 10 | 2014

La comisión europea abre la puerta hacia la implementación de la Plataforma Traslacional de Nanomedicina

Nanomedicine

ETPN Plataforma Translazionalaren ezarpenak bultzada handia jaso du Europar Batasuneko diru laguntzak jasotzeko azken faseko negoziaketan dauden hiru proiektuei esker.

Azken egun hauetan ETPN Plataforma Translazionala ezartzeko bidean urrats garrantzitsua eman da, hiru proiektu daudelarik EBren diru laguntza jasotzeko negoziaketaren azken fasean. Plataforma hau azpiegitura, programa eta proiektu berrien sorta handi bat da, enpresa txiki eta ertainek arlo akademikoarekin batera berritzeko duten gaitasuna hobetzera zuzendua. Bere helburua nanomedikuntza merkatura iristeko egin beharreko garapena azkartzea da.. ENATRANS proiektuaren helburua sektore nano-biomedikoan enpresa txiki eta ertainen sareak sortzea eta babestea da, beraien produktuak laborategiko fasetik aplikazio klinikoetaraino irits daitezen. Horrez gain, NANOFACTURING eta NANOPILOT proiektuek planta pilotuak garatuko dituzte, laborategietan nanofarmako berrien ekoizpen eskala handitzeko, saiakuntza klinikoak egin ahal izateko beharrezko kantitateak lortzearren.

 

ENATRANS proiektuak (Enabling NAnomedicine TRANSlation) Plataforma Translazionalaren koherentzia globala bermatuko du. Helburua nanomedikuntzako proiektuen inguruan enpresa txiki eta ertainek garatutako hornidura kate arin bat  eratzea izango da, behar industrialak eta klinikoak asetzeko asmoz. Hortarako Aholkularitza Kontseilu Translazionala (Translational Advisory Board – TAB) izango da giltzarria. Bere eginkizun nagusia nanomendikuntzako eragile guztiei (translazioan dihardutenei edo jakintza arlo espezifiko batzuetan laguntza behar dutenei) aholkularitza espezifikoa, orientazioa eta gomendioak ematea izango da.

Koordinatzailea: ETPN Secretariat c/o VDI/VDE-IT (DE)

Partzuergoa: Nanobiotix (FR), CEA-Leti (FR), Bioanalytik Muenster e.V. (DE), Tel-Aviv University (IL), Fondazione Don Carlo Gnocchi ONLUS (IT), and TecMinho (PT).

Iraupena: 3 urte – Aurrekontua: 2 M€.

 

NanoFacturing proiektuak bi helburu nagusi ditu. Lehenik eta behin, planta pilotuan GMP estandarren arabera (Good Manufacturing Practices)egun dagoen eskala handitzen saiatuko da. , Praktikan nukleo solidoko nanofarmakoen eskala ertaineko fabrikazio prozesua iraunkorra izan dadila lortu nahi dute, bereziki glikanoz estalitako urrezko nanopartikuletan oinarrituta. Halaber, prozesuak partzuergoko bazkideen programa klinikoak babestuko ditu, esaterako denge sukarra eragiten duen birusaren aurkako IFOM fundazioaren nanofarmakoak, edo EB osoko nanomedikuntzako beste programa batzuk. Bigarrenik, proiektuak eskala handiko prozesuen plataforma bat sortuko du, industri fabrikaziorako oinarria izango dena eta GMP estandarren arabera. Beraz eredu moduan erabili ahal izango da bere produktuak garatu nahi dituzten Europako beste enpresa batzuentzat.

Koordinatzailea: Midatech Biogune (ES)

Partzuergoa: Centre for Process Innovation Limited (UK), Prochimia Surfaces SP.Z.O.O (PL), Galchimia S.A (ES), University College Dublin, National University of Ireland (IE), Applus S.A. LGAI Technological Center, S. A (ES), IFOM, Fondazione Istituto FIRC di Oncologia Molecolare (IT), Ecole Polytechnique Federale de Lausanne (CH).

Iraupena: 4 urte – Aurrekontua: 8 M€.

 

NanoPilot proiektua  Polimeroz osatutako nanofarmakoak ekoiztekoGMP estandarren araberako linea pilotu bat izango da . Helburua oso neurri txikiko planta bat lortzea da, proiektuaren amaieran hiru sistema desberdin ekoiztuko dituena. Hiruetatik bi nanofarmako fluxu jarraieko mikro-erreaktoreak erabiliz produzituko dira.

Koordinatzailea:CIDETEC Research Centre (ES)

Partzuergoa: UT2A-ADERA (FR); National University of Ireland, Galway (IE) Universidad de Santiago de Compostela (ES) ; Sylentis (ES) Chemtrix (NL); iX-Factory (DE), Mejoran (ES) Spinverse (FI).

Iraupena: 4 urte – Aurrekontua: 6,28 M€.

 

Iragarpena Donostian (Espainia) urriaren 15 eta 16an ospatzen ari den 2014ko ETPNren urteko ekitaldian egin da. Ekitaldiaren antolatzaileak nanoBasque agentzia (SPRI) eta CIC nanoGune-Nanozientziako Ikerketa Kooperatiboko Euskal Zentroa dira, azken honen egoitzan izan delarik bilera.

ETPNko presidentea den Patrick Boisseauk adierazi duenez:

”Oso harro gaude 2014ko ETPN Urteko Ekitaldian zehar hain albiste garrantzitsua zabaltzegatik. EBko deialdien arrakastak erakusten duenez –18 proposamen onartu dira plantapilotutik nanofarmakoen fabrikazioaren eskala handitzeko helburuarekin–, ETPNren gomendioek erabat erantzuten diete enpresa txiki eta ertainen benetako beharrei. Dena dela, interes handiz aurreikusten dugu nanokarakterizaziorako azpiegitura bat sortzeko aukera, Europako nanomedikuntzako eragile nagusiek eskatzen duten Plataforma Translazionalaren beste zutabe garrantzitsua baita. ETPNrentzat oso pozgarria  da koordinatzaile desberdinekin gertutik lan egitea Europako nanomedikuntzako ekintzen koherentzia globala ziurtatzeko eta balio kate eraginkorragoa lortzeko”.

 

ETPN  www.etpnanomedicine.eu

Europako Nanomedikuntzako Plataforma Teknologikoa 2005ean sortu zen, Europar Batzordearen eta enpresa handien zuzendari exekutiboen, enpresa txiki eta ertainen eta ikerketa akademikoko erakundeen ekimen bateratu gisa. Bere helburua nanoteknologiaren arloan medikuntzarekin lotutako jarduerak elkarrekin sustatzea da. 2005az geroztik, ETPN plataformak hainbat dokumentu estrategiko, lanerako plangintza eta egiturazko baldintza argitaratu ditu, nanomedikuntza berritzaileko I+Gko emaitzak eraginkortasunez transmititzeko. ETPNk bere kideei elkarrekin egiten duten ikerketetan ahaleginak bateratzen eta elkarren arteko komunikazioa hobetzen laguntzen die, Europar Batzordearekin eta EBko estatu kideekin duten komunikazioa hobetzeaz aparte.

ETPN Idazkaritza – ENATRANS proiektuaren koordinatzailea

Nicolas Gouze

ETPNko Idazkaritzako arduraduna

nicolas.gouze@vdivde-it.de

 

Midatech – http://midatechgroup.com/

Midatech konpainia urrezko nanopartikula biobateragarrien diseinu, sintesi eta fabrikazioan munduko liderra da, bereziki diabetesaren eta minbiziaren arlo terapeutikoetara zuzenduta. Enpresa urrezko partikula biobateragarriak osasunaren beste arlo batzuetan erabiltzea ere aztertzen ari da, hala nola txertoetan, diagnostikorako sistemetan eta irudi medikoen tratamenduan.

Midatech –NanoFacturing proiektuaren koordinatzailea

Justin Barry

Midatech Biogune SLko zuzendari exekutiboa

barry@midatech.eu

 

CIDETEC – cidetec.es

 CIDETECek 125 profesional dauzka, eta materialen, gainazalen eta energiaren arloko ezagutza eta teknologia sortzen eta transferitzen aditua da. NanoPilot proiektua CIDETECeko Biomaterialen Unitateak koordinatuko du, zeina biomaterialen sintesi eta karakterizazioan espezializatuta dagoen (nanopartikula polimerikoak, koloideak, hidrogelak eta gainazal bioaktiboak).

CIDETEC – NanoPilot Proiektuaren koordinatzailea

Iraida Loinaz doktorea

Biomaterialen Unitateko arduraduna

iloinaz@cidetec.es

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.