20 | 05 | 2025

KUDEBATT jaio da, Ion Litioren bateriak birziklatzen dituen enpresa

Korporatiboa

• HONDANER taldeak, hondakin arriskutsu, ez-arriskutsu eta metalen kudeaketan adituak, eta CIDETECek, energia biltegiratzeko teknologiak sortzen eta garatzen liderrak, inbertsore pribatuekin batera, enpresa ekimen berri hau jarri dute abian.

• KUDEBATTek dagoeneko kudeatzen ditu gelaxkak, moduluak eta battery-packak.

KUDEBATT enpresa berri bat da eta bere helburua da litioan oinarritutako gelaxkak, moduluak eta biltegiratze sistemak birziklatzea eta bigarren bizitzan berrerabiltzea.

Dagoeneko birziklapen zerbitzuak eskaintzen ari den ekimen honek ekonomia zirkularraren sektorean soluzio berritzaileak eskaini nahi ditu bateriak berrerabiltzeko eta birziklatzeko. Europako Batzordearen proiekzioen arabera, litio ioizko baterien kontsumoaren urteko hazkunde tasa % 15 ingurukoa izango da datozen urteetan, 2024an 100.000 milioi eurokoa izatetik 2035ean 400.000 milioikoa izatera igarota.

KUDEBATT 2024aren amaieran eratu zen ofizialki, eta dagoeneko Transferentzia Zentro bat da, gelaxkak, moduluak eta battery-packak kudeatzeko gaitasuna duena. Gainera, teknologia berritzailea garatzen ari da, etorkizunean hondakin metalikoak, elektronikoak, plastikoak eta black masak tratatzeko zentro integral bat instalatzea ahalbidetuko duena.

CIDETECek, HONDANERek eta hainbat inbertitzaile pribatuk lagundu dute enpresa berriaren kapital sozialean, eta espero da erreferente izatea Euskadin eta penintsulako iparraldean litio ioizko bateriak birziklatzeko eta berrerabiltzeko merkatuan. CIDETEC zentro teknologikoak, egoitza Donostian duenak eta baterien garapenean 28 urteko esperientzia duenak, bere ezagutza eta teknologia aurreratua ematen dizkio KUDEBATTi. Bestalde, HONDANER taldeak, egoitza Bergaran duenak eta hondakin arriskutsu, ez-arriskutsu eta metalen birziklatze industrialean 25 urtetik gorako ibilbidea duenak, sektorean duen esperientzia zabalarekin osatzen du aliantza hori.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.