06 | 04 | 2016

KERA-COAT nazioarteko NACE CORROSION 2006 hitzaldian partaide izan da

Surface Engineering

KERA-COAT-ek bere azken garapenak nazioarteko NACE CORROSION 2006 hitzaldian aurkeztu ditu, mundu mailan alor honetan adituak direnentzat ezinbesteko topagune dena eta duela gutxi Vancouver-en ospatua

Martxoak 6tik 10ra bitartean, Internacional NACE-k korrosioaren inguruko munduko biltzar eta erakusketa handiena ospatu du, “corrosión 2016”. Oraingo  honetan, eta 30 urteren ondoren, ekitaldia Vancouver, Canada-ra itzuli da, non gai honen inguruko azken berrikuntzak aurkeztu diren, mundu osoko 60 herrialde baino gehiagoetako 400 enpresa erakusketariren eskutik, korrosioaren alorrean hazkuntza handieneko industrien gaineko adituekin; industria  hauen artean besteak beste ur, olio eta gasarentzako hodiak, gainestaldurak, babes katodikoa, gai kimikoak, ura eta energia nuklearra azpimarra ditzakegu. Honetaz gain, biltzarrak eremu honetako aparteko zenbait  adituren parte hartzea izan du, esaterako SHELL firmako Dr. Mark Shuster, zeinak “Thermal Spray”-ren bidez aplikatutako gainestaldura zeramikoen laser sinterizazio prozesuaren gaineko hainbat  ikerketa  gauzatu dituen.

 

Beste urte batez, ekitaldiak ikusleen marka hautsi du, 6000 baino ikusle gehiago bilduz. Korrosioaren inguruko ingeniariak, zientzialariak, ikertzaileak, teknikariak  eta Vancouver-era  inguratu diren sektorearen inguruko beste adituek kongresua oso modu baikorrean baloratu dute, sektoreko beste profesionalekin ezagutza eta esperientziak  elkar trukatzeko aukera ezin hobea izanik.

 

KERA-COAT-ek biltzar honetan aurkeztu ditu bere azken garapenak, stand propio baten bidez non hodien barrualdetik, edo eta kanpoaldetik aplikatutako, eta erresistentzia termiko naiz korrosiboa eskaintzen duten aplikazio zeramikoa zuten prototipo errealak aurkeztuz, baita Pellet -ezko konbustio prozesuan balioztatutako  2 kw – ko kondentsadore bat ere.

 

Honela, KERA-COAT agertoki honetan agertzeak, merkatu estrategikoan duen lekua finkatu  du, korrosiori dagokionez prozesu industrial kritikoei gainestaldura zeramikoetan oinarritutako irtenbideak eskainiz.  Shell eta British Petroleum-en  gisako enpresa  aitzindarien parte hartzea erabakiorra  izan da etorkizun hurbilean  elkarlanean  gauzatuko diren garapenen bidea irekiko duen lankidetza hasteko.

 

KERA-COAT (http://www.kera-coat.com/Product.html)

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.