23 | 11 | 2020

José Manuel Orcasitas, Cidetec-eko presidente berria

Energy Storage

– Eduardo Junquera ordezkatu du karguan.
– Taldearen Plan estrategiko berriak 30 milioitik gorako inbertsioak jasotzen ditu.

Donostian, 2021eko abenduaren 22an. Cidetec-ek José Manuel Orcasitas izendatu du presidente berri. Goi-zuzendaritzan egindako ibilbideagatik da ezaguna Orcasitas, eta, besteak beste, IRIZAR S.Coop-eko CEO izan da denboraldi luze batez. Eduardo Junqueras ordezkatuko du, zortzi urteren ondoren eta Cidetec-eko estatutuetan ezarritako gehieneko epea gainditu eta gero, kargua utzi duena. Patronatuak aho batez aintzat hartu du Junquerak presidente gisa egin duen ekarpen handia, Zentroak hazkunderik handiena bizi izan baitu haren agintaldian zehar.

Izendapenarekin batera, 2021-2027 Plan Estrategiko berria aurkeztu da. Plan horretan, 30 milioi eurotik gorako inbertsioak aurreikusi dira, taldearen tamaina eta fakturazioa bikoizteko asmoz. Gaur egun 200 langile inguru ditu taldeak, eta horien erdia, gutxi gorabehera, doktoreak dira.

Helburu berri hori 2016-2020 Plan Estrategikoaren oinarrietan ditu erroak. Epealdi horretan, hain zuzen, 21 milioi euroko inbertsioa egin da guztira, eta bi eraikin berri jarri dira martxan Gainazalen Ingeniaritza sailerako eta Baterien Testaketa eta Saiakuntza sailerako, hurrenez hurren. Era berean, % 40ko hazkunde globala izan dute Cidetec-eko lantaldeak eta diru-sarrerek, taldea osatzen duten hiru zentroetan: Cidetec Energy Storage, Cidetec Surface Engineering eta Cidetec Nanomedicine.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.