26 | 02 | 2019

INNPAPER proiektuaren bilera Bruselan

Surface EngineeringSurface Engineering

Europako INNPAPER proiektuaren partzuergoa Bruselan bildu zen otsailaren 5ean eta 6an, Europako Batzordeak sei hilean behin egiten duen jarraipeneko eta haren egoera aztertzeko bilera zela kausa. Bi bilerak Euskadiko Ordezkaritzak Bruselan duen egoitzan egin ziren.

Proiektuaren koordinatzailea den aldetik, CIDETECek antolatu eta zuzendu zuen bilera, eta han izan ziren, besteak beste, Luis César Colmenares eta Pedro Lamas CIDETEC Energy Storageren izenean eta Ana Viñuales CIDETEC Surface Engineeringen izenean.

Lehenengo jardunaldian, partzuergoaren sei hilean behingo bileran bazkide bakoitzak azkeneko bileratik lan-sorta ezberdinen barruan egindako aurrerapenak azaldu zituen, lantaldeek alderdi teknikoak eztabaidatu zituzten eta hurrengo ekintzak definitu ziren.

Lehen aldia berrikusteko bigarren eguneko bileran, Europako Batzordearen Project Officer aurkeztu zuten, eta, gero, proiektuaren egoera tekniko zein ekonomikoa azaldu zituzten, lehen urtean egindako lan-sorta bakoitzaren markoan lortutako aurrerapenak azalduz eta POak nahiz ebaluatzaile teknikoak egindako galderei erantzunez. Gero, bilera pribatuaren ostean, partzuergoari beren iritziak igorri zizkioten, oso positiboak izan zirenak.

Partzuergoaren hurrengo bilera 2019ko ekainerako aurreikusita dago, GUARRO CASASen Bartzelonako egoitzan. Hurrengo berrikusketa 2020ko ekainean egingo da, CEAren egoitzan, Grenoblen (Frantzian).

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.