14 | 01 | 2020

ImodBatt hor egon da H2020 Proiektuetako Errepide Garraioaren gaineko Ikerketen Emaitzei buruzko III. Europako Konferentzian.

Energy Storage

Abenduaren 4an eta 5ean izan zen EGVIAk, ERTRACek eta Europako Batzordeak antolatzen duten Europako hirugarren kongresuan, H2020 proiektuetako Errepide Garraioaren gaineko Ikerketen Emaitzei buruzkoa. Aldi honetan, 400 partaidek baino gehiagok eman zuten izena, eta arrakasta handikoa izan zen. Horrek erakusten du errepide garraioaren komunitatean gero eta interes handiagoa dagoela Europako Batasunak finantzatutako proiektuetan izan diren lorpenak ezagutzeko.

Aurten, Green Vehicles proiektuek garrantzi berezia izan dute kongresuaren agendan; ibilgailuen elektrifikazioa ere nabarmentzeko modukoa izan da bi jardunaldietan izan diren hitzaldietan. Besteren artean, iModBatt proiektuak, CIDETEC Energy Storageren eskutik, nolako emaitzak lortu dituen erakutsi ahal izan zuen, proiektua amaitzeko urtebete baino gutxiago falta den honetan.

Konferentzian landu diren gaietako batzuk laburbilduta dituzu H2020RTR19, honako lotura honetan: https://egvi.eu/mediaroom/h2020rtr19-conference-debrief/. Kongresuko bi jardunaldietan izan diren aurkezpenak eskura daude  EGVIAren webgunean (https://egvi.eu/event/h2020rtr-european-conference-3d-edition/). Hamabost saio paraleloak ere entzungai daude, eta hizlarien biografiak dakartzan eskuorria deskargatzeko moduan dago.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.