CIDETEC Sariek, teknologia elektrokimikoaren edozein atalen ikerlan zientifikoa, garapen teknologikoa eta berrikuntza industriala sustatu nahi dute.
Ikerketa zientifikoa modalitatean, elektrokimikaren eremuko ikerketa zehatz edo ikerketa-lerro bati lotutako hautagaitzak aurkeztu daitezke, ikerlari bakar batek nahiz ikerlari talde batek garatuak izango direnak. Ikertzaileak, enpresa, unibertsitate nahiz ikerketa erakunde publiko edo / eta pribatukoak izan daitezke. Partaideen gehiengoak nazionalitate Espainiarra izan behar duelarik. Emandako datuak 2013ko Urtarrilak 1 eta 2016ko Abenduak 31ra bitarteko epeari dagozkionak izanik. Gazte ikertzaileen modalitatean, nazionalitate espainiarra izan eta (2016ko Abenduak 31ean ) 35 urte baino gutxiago dituen edozein pertsona fisikok aurkeztu ahal izango du elektrokimikaren ataletakoren baten gainean garatzen ari den ikerketa lana.
Hautagaitzak aurkezteko epea 2017ko otsailak 15ean amaituko da. Sarien zenbatekoa 4.000 eurokoa izango da Ikerketa Zientifikoa modalitatearen kasuan, eta 2.000 eurokoa Ikertzaile Gazteak modalitatean.
Epaimahaiaren ebazpena 2017ko Apirilaren 30ean argitaratuko da, sari banaketa Vitoria-Gasteizen 2017ko Uztailan ospatuko den RSEQ Elektrokimika Taldearen XXXVIII Bilkuraren baitan izango da.
Deialdiaren Oinarriak ondorengo estekan kontsultatu daitezke:
https://cidetec.es/App_Themes/front/pdf/premios_cidetec_2015.pdf