12 | 09 | 2014

II. Jardunaldi Teknikoa: ‘Metatze energetikoa: teknologiak eta proiektuak’

Energy Storage

CIDETEC hizlari arituko da ‘Metatze energetikoa: teknologiak eta proiektuak’ jardunaldi teknikoaren bigarren edizioan, Energética XXI-ek antolatua.

Energia metatzearen merkatua hedatzen ari da. Sistema horiek izan ditzaketen aplikazio ugariak teknologiaren garapen azkarra eta instalazioen prezioaren jaitsiera ahalbidetzen ari dira jada. Bateriak eta energia-metagailuak funtsezko osagai bihurtu dira autokontsumoaren eta sorkuntza berriztagarriko instalazioen optimizaziorako. Era berean,  funtsezkoak izango dira eskala handiko mugikortasun elektrikoaren garapenean eta sare elektriko adimentsuen eraginkortasun eta segurtasunean.

 

Eskala handian zein instalazio txikietarako aplikazioetan, Espainiak nazioarteko erreferentziako proiektuak ditu energia elektrikoa metatzeko. STORE, G3A Research, Orona IDeO edo Alia2 proiektuak martxan daude, eta oso emaitza positiboak ematen ari dira. Proiektu txikiei dagokienez, off grid instalazioak, energia berriztagarriak, bateriak eta multzo elektrogenoak uztartzen dituztenak, azkar hedatzen ari dira bermatzen dituzten aurrezte garrantzitsuei esker.

 

Iazko arrakastaren ondoren, Energética XXI-ak ‘Metatze energetikoa: teknologiak eta proiektuak’ jardunaldi teknikoaren bigarren edizioa antolatu du, dauden teknologia nahiz alor horretan gure herrialdean garaturiko ekimen nagusiak ardatz. Erreferentziazko enpresa eta ikerketa-zentroek sektoreko eragile eta profesional nagusiak bilduko dituen gertakizunean parte hartuko dute.

 

Jardunaldi honetan, Oscar Miguelek, CIDETEC-eko Energia Dibisioaren Zuzendariak, bere aurkezpenean energia metatzearen esparruan produktu-garapen bati bateriak aurre egiteko orduan kontuan hartu beharreko irizpide eta baldintzatzaileei eta Zentroak alor horretan berriki izandako esperientziari buruz azalpenak emango ditu.

 

Jardunaldia irailaren 30ean izango da Vincci SoMa Hotelean (Goya kalea 79 – Madril), 9:00etatik 14:30era. 

 

Egitaraua 

Izen-ematea

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.