25 | 10 | 2019

Horizon 2020 ekimeneko iModBatt eta GHOST proiektuek Donostian lantegi bat antolatu zuten elkarrekin

Energy Storage

iModBatt eta GHOST proiektuek lantegi bat antolatu zuten 2019ko urriaren 18an ARIMA hotelean, Donostiako CIDETEC Energy Storage zentroaren instalazioetatik gertu, ordura arte lortutako emaitzak berrikusteko.

Hori horrela, ibilgailu elektrikoetarako bateria-paketeak eta propultsio-sistemak garatzen lan egiten duten H2020ko hogei bat proiekturen ordezkariak bildu zituen CIDETEC Energy Storage-ek, CRFren laguntzaz; izan ere, iModBatt eta GHOST proiektuen koordinatzaileak dira, hurrenez hurren. Luca Feola jaunak, iModBatt-eko eta GHOSTeko proiektuetarako ofizialak, eman zion hasiera lantegiari.

Gonbidatutako H2020 proiektuen alderdi nabarmenenak aurkeztu ondoren, mahai-inguru bat antolatu zen hainbat alderdiri buruz eztabaidatzeko: besteak beste, bateriaren diseinuaren pertsonalizazioa versus modularitatea eta baterien erabilera lehenengo bizialditik harago.

Lantegiari amaiera emateko, gonbidatutako proiektuen posterrak erakusteko saio bat egin zen, eta aukera ezin hobea izan zen zenbait ideia trukatu eta beste batzuk eraikitzeko.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.