08 | 11 | 2018

HIFI-ELEMENTS proiektua

Energy Storage

CIDETEC Energy Storage parte hartzen ari da H2020 programako Green Vehicles ekimeneko HIFI-ELEMENTS – “High Fidelity Electric Modelling and Testing” proiektu europarrean.

Geroz eta garrantzi handiagoa du teknologiak gaur egungo munduan, geroz eta konplexuagoak dira ibilgailuak, eta geroz eta handiagoa da haien garapen- eta ekoizpen-kostua jaisteko presioa.Helburu hori lortzeko, ezinbestekoak dira garapen-faseko simulazioak, ibilgailuaren arlo guztiak kontuan hartzen dituztenak.Gaur egun, zatika egiten da prozesu hori (simulazio bat ibilgailuaren arlo bakoitzeko), ez baitago arlo guztiak osorik eta koherentziaz kontuan har ditzakeen simulazio-ingurunerik.

Hori dela eta, simulazio-tresnen erabilera eraginkorragoa sustatu nahi du HIFI-ELEMENTSek, hartara garapen-prozesua optimizatzeko; besteak beste, zenbait gomendio emango ditu modeloen interfazeak estandarizatzeko ibilgailuaren osagaietan, eta metodologia bat eskainiko du parametroak identifikatu eta proba-kasuak sortzeko.

Oso beharrezkoa da hori ibilgailu elektrikoaren kontzeptu, teknologia eta produktu berrien garapen- eta komertzializazio-epeak laburtzeko (“time to market”).Hamar nazionalitatetako 19 bazkide ari dira elkarlanean HIFI-ELEMENTSen helburu horiek lortzeko, tartean direla 13 bazkide industrial eta sei erakunde teknologiko, guztiak ere FEV ingeniaritza-enpresak koordinatuta.

CIDETEC Energy Storage-k bateriak testatzeko eta modelatzeko eginkizunean parte hartzen du.Euskal enpresa eta erakunde ugarik esku hartzen dute proiektu horretan; besteak beste, Tecnaliak eta Mondragon Unibertsitateak.

Informazio gehiago:www.hifi-elements.eu

Europar Batasunaren Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du proiektu horrek, “Grant agreement No 769935”-ren eskutik.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.