01 | 10 | 2020

HARVEST proiektuaren M24 bilera

Korporatiboa

HARVEST Proiektuaren Partzuergoak M24 bilera egin zuen pasa den urriaren 14 eta 15ean, bideo-konferentzia bidez, Ionanninako Unibertsitateak (Grezia) antolatuta. Uneko egoera kontuan hartuta, aurrez aurre biltzea saihestu nahi izan zen, segurtasuna bermatzeko.

Partzuergoko bazkide guztien ordezkariek hartu zuten parte, eta Arrate Huegun izan zen CIDETEC ordezkatu zuena. Elkarrekin, M18 eta M24 bileren artean landutako lan-pakete guztien bilakaera berrikusi zen, baita funtzio anitzeko 3R konposatu hierarkikoen garapena aztertu ere. Konposatu horiek industria aeronautikora bideratuta daude eta egituraren osasuna monitorizatzeko sistema termoelektriko autonomoa dute.

Partzuergoak, bestalde, etorkizunean egin beharreko ekintzak proposatu zituen, eta guztiek batera datorren aldirako lan-plangintza adostu zuten. Segurtasuna bermatzea lehentasun nagusi bihurtu den garai hauetan, talde koordinatzaileak eskatu zuen lana ongi antolatzen jarraitzeko, lan-paketeetan egon litezkeen atzerapenak kontuan hartuta.

HARVEST proiektuaren baitan (https://www.harvest-project.eu), CIDETEC matrize polimeriko nanoeraldatu adimendunen garapenaz arduratzen da. Matrize horiek beren burua hautemateko eta konpontzeko gaitasuna dute eta 3R (konpongarriak, birprozesagarriak eta birziklagarriak) dira.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.