16 | 12 | 2020

HARVEST proiektuak aurrerapen garrantzitsuak egin ditu sektore aeronautikoan erabiltzeko sistema termoelektrikoetarako materialen garapenean

Surface Engineering

Helburua da energia termoelektrikoa sor dezaketen funtzio anitzeko material konposatu estrukturalak garatzea (TEG)

Bi urte bete dira dagoeneko HARVEST proiektuak lehenengo urratsak eman zituenetik eta inplikatutako ikertzaileek, CIDETECen laguntzarekin, sektore aeronautikorako teknologia berritzaileen garapenean lan egiten jarraitzen dute, energia termoelektrikoa sor dezaketen funtzio anitzeko materiak konposatu estrukturalak lortzeko xedez.

Horretarako, norabide bakarreko karbono zuntzezko errefortzuak eta CIDETECek patentatutako epoxi 3R –konpongarria, birziklagarria eta birprozesagarria–  matrize-sistema berriak konbinatzen ditu HARVESTek. Helburuak erdiesteko, funtsezkoa izaten ari da Europako sei herrialdeetako hamaika bazkideen aurretiazko esperientzia.

CIDETECen eginkizuna da energia termoelektrikoa sortzeko gaitasuna duten pieza konposatu hierarkikoak garatzeko bide-orria zehaztea eta hala, propietate elektriko eta termiko hobetuak dituzten 3R erretxinen garapenarekin eta material horiek aeronautikako sektorerako konposatu termoelektriko konpongarrien fabrikazioan aplikatzearekin lotutako funtsezko jarduera teknikoak ezarri egiten ditu. Era berean, haren eginkizuna da lortutako aurrerapenak jakinarazi eta zabaltzea eta web-atari bat sortu du HARVESTen proposamenaren berri emateko.

Proiektu hau 2018ko irailean jarri zen martxan, Europar Batasunak finantzatutako H2020 programaren baitan, eta gutxienez, 3 urteko iraupena izango du.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.