06 | 03 | 2019

Harvest proiektua Vicenzan bildu da

Surface EngineeringSurface Engineering

Otsailaren 20an eta 21ean Harvest proiektuko partzuergoak bilera egin zuen Università degli Studi di Padova unibertsitatean, proiektuaren garapenaren 6. hilabetea dela eta.

Europako Batzordeak finantzatzen du HARVEST proiektua, eta 4 milioi eurotik gorako aurrekontua du. Helburua sorkuntza termoelektriko bidez (TEG) erabil daitezkeen egiturazko eta erabilera anitzeko konposite-materialak garatzea da, etorkizunean sektore aeronautikoan aplikatu ahal izan daitezen.

Bileran, CIDETECen buruzagitzapean garatzen ari diren 1. eta 8. laneko paketeetan zer aurrerapen lortu diren azaldu zuen Virginie Boucher doktoreak. Bi jardunaldietan, laneko pakete guztietan egindako aurrerabidea berrikusi zuten bildutakoek, hurrengo hilabeteetarako laneko plangintzan aurrera egin zuten, eta proiektuarekin lotutako zenbait alderdi eztabaidatu zituzten.

Partzuergoa irailaren 5ean eta 6an bilduko da berriz, Atenasen, Hegazkintzako eta Espazioko Berrikuntzari buruzko Nazioarteko 9. Konferentziarekin (EASN) batera.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.