29 | 03 | 2022

H2020 programak nazioarteko erreferentziako zentro gisa posizionatu du CIDETEC

Energy Storage

Euskadiko lehenbiziko zentro pribatua da ikertzaile bakoitzeko itzulerari dagokionez, eta lankidetzako H2020 proiektuak gidatzen, berriz, estatuko seigarrena

 

Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) argitaratutako emaitzetan, 2013-20 aldian Espainiak Horizon 2020 programan izandako parte-hartzearen ondorioak azaltzen dira, eta datuok berresten dute CIDETEC dela Espainiako ikerketa-zentro pribatu nagusietako bat. Donostiako erakundea Espainiako seigarren postuan ageri da, gidaturiko proiektu gehien dituztenen artean (17 zentro dira guztira), eta, ondorioz, Europako zentro handienetako bat da CIDETEC.

Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak berak egindako txostenetik ondorioztatzen denez, zeinak martxoaren 4an eginiko «PIDI sarearen jardunaldia: Espainiak 2021eko CDTI tresnetan eta Horizon 2020an izaniko partaidetzaren emaitzak» izeneko saioan jakinarazi baitziren, CIDETEC da hirugarren ikerketa-erakunde pribatua itzulera absolututan, eta lehena ikertzaile bakoitzeko lortutako itzuleran.

Azterturiko denboran, CIDETECek, besteak beste, IMAGE, eCAIMAN, E-Magic, i-HeCobatt edo Ecoxy proiektuetan parte hartu du, eta, horietan guztietan, BMW, Volvo edo Audi fabrikatzaileekin elkarlanean aritu da, Alemaniako Fraunhofer edo Cambridgeko Unibertsitatearekin batera.

CIDETECek H2020 programako proiektuetan duen parte-hartze handiari esker, hainbat gaitasun eta ezagutza bildu ahal izan ditu, Europako eragile nagusien erreferentziazko partner izan dadin, eta 50 ikerketa-erakunde pribatu biltzen dituen ekosistema nazional batean nabarmentzea lortu du.

 

Iturria: “Espainiaren partaidetza Horizon 2020 programan: emaitzak autonomia-erkidegoen arabera”, CDTI.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.