28 | 08 | 2023

GENEX proiektuak aurre-inpregnatu iraunkorrak sortzen ditu sektore aeronautikoarentzat

NanomedicineSurface Engineering

CIDETEC Surface Engineering-en 3R epoxi erretxina erabiliko da hurrengo aireontzi-belaunaldiaren eraldaketa digitalean.

CIDETEC Surface Engineering-ek patentatutako 3R teknologia erabilita sor daitezke berez Birprozesagarriak, Birziklagarriak eta Konpongarriak (Reprocessable, Recyclable and Repairable) diren konposite termoegonkorrak. Material horiek oso interesgarriak dira hainbat sektorerentzat (hala nola energia, garraioa edo eraikuntza), mantentzen dituztelako konposite termoegonkor konbentzionalen prestazio handiak eta prozesatu daitezkeelako ohiko fabrikazio-teknologien bitartez.

Aurre-inpregnatuak dira konposite termoegonkorrak fabrikatzeko erabilitako metodoetako bat, eta 3R epoxi erretxinaren dinamikotasunak aukera ematen du aurre-inpregnatu ez-galkor berriak sortzeko (enduring prepregs), abantaila batekin: hots, giro-tenperaturan gorde daitezke, beren propietateak galdu gabe, errekerimendu mekaniko handiko piezak fabrikatzeko sektore aeronautikoarentzat.  

GENEX proiektua, Europa Horizon Programak finantzatua (101056822 dirulaguntza-kontratua https://www.genex-project.eu/), 9 herrialdetako 16 bazkidek eratutako partzuergo batek osatzen du. 2022ko irailean jarri zen martxan, 3 urte eta erdirako, eta helburu nagusia da biki digitaletan oinarritutako esparru integral berri bat garatzea, material konposatuez eginiko piezen balio-kate osoa barne hartuko duen ikuspegi holistiko batetik (diseinu, material eta fabrikaziotik hasi eta funtzionamendu, mantenimendu, konponketa eta bizitza baliagarriaren amaieraraino), hurrengo aireontzi-belaunaldiaren eraldaketa digitala bultzatze aldera.

Urtebetez proiektuan buru-belarri aritu ondoren, CIDETEC Surface Engineering bi jarduera nagusitan ari da lanean gaur egun: alde batetik, gradu aeronautikoko 3R erretxinen formulazioa eta karakterizazioa; bestetik, prepeg zinta ez-galkorren fabrikazioa, zuntz optikoko sentsore integratuekin, 3R konpositeak lortzeko AFP prozesu bidez (automated fibre placing). Aireontzi baten sarbide-panela eratzeko konpositeak sortuko dira.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.