10 | 12 | 2015

Gel-coat hauts batek % 80raino murrizten du konpositeak ontzeko denbora eta konposatu organiko lurrunkorren isurketak minimizatzen ditu

CIDETEC Europako ECOGELCRONOS proiektuan parte hartzen ari da, produktibitate handiko konpositeen fabrikazio-prozesu berria lortzeko helburuarekin eta konposatu organiko lurrunkorren isurketak murriztea ahalbidetzeko.

Ecogel Cronos Europako proiektuan parte hartzen ari da CIDETEC. Proiektuaren helburua da produktibitate handiko RTM prozesu berritzaile eta ekologikoa garatzea, konpositeen egungo ontze-denborak ez ezik, piezen kalitatea ere hobetzeko. Honako bideoak argi azaltzen du proiektuak konpondu nahi duen arazoa, baita helburuak eta aurreikusitako onurak ere:

 

https://vimeo.com/146099345

 

Proiektua 2013ko irailean hasi zen, eta konposite materialezko piezetarako ontze azkarreko gel-coat hauts berriak formulatzea eta fabrikatzea izan du ardatz. Gaur arte egindako garapenaren bitartez, dagoeneko lortu da ekoizpen-denborak nabarmen murriztea, baita lantokian estireno-isurketak minimizatzea ere. Zehatzago, azken akaberako gel-coat hautsa lortu da, ontzeko denbora % 80raino murrizten duena, ohiko aukera likidoaren aldean. Era berean, inprimaziorako gel-coata lortu da, eroankortasun elektrikoduna, zeinaren bitartez ontzeko denbora erdira murrizten den, ohikoen aldean. Gel-coat berriaren beste abantailetako bat da inprimazio-prozesuaren etapa gehigarriak ken daitezkeela. Egun, garatutako teknologien baliozkotzea lantzen ari da eta, horretarako, bi erakusle hautatu dira: traktore-pieza eta automobil-ate bana. Aldi berean, egun, konposite piezetarako moldeak garatzen ari dira eta, horietan, karbono-zuntzezko ijeztuak bi funtzio beteko ditu: egiturazko errefortzu gisa, alde batetik, eta elementu bero-emaile gisa moldean, bestetik, berotze-azalera erabat homogeneoa emateko moduan.

 

Proiektuan Europako 13 erakundek hartzen dute parte: AIMPLAS, ECOINNOVA eta CIDETEC Espainian, Erresuma Batuko Composite Integration, AXON, FAR- UK, eta NetComposites, CLERIUM Holandan, Belgikako Indupol International N.V., Luxenburgoko e-Xstream engineering, Bielefeld Unibertsitatea (FHBI) Alemanian, KETEK Finlandian, Greziako Megara eta Italiako Steel Belt Systems Powder Coating Division (SBS). 

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.