29 | 03 | 2023

Gainazaleko tratamenduetarako instalazio pilotu berria, guztiz automatizatua

Surface Engineering

CIDETEC Surface Engineering-ek instalazio pilotu berri bat instalatu du gainazaleko tratamenduetarako, kontrol-sistema zentralizatzea eta gainazalak tratatzeko prozesua automatizatzea ahalbidetzen duen PLC kontrolagailu batekin. 200 eta 250 litro arteko bolumena daukaten 28 upel dauzka instalazioak, prozesu industrialetan erabiltzen direnen antzera, plastikozko piezak (ABS, ABS/PC, ingeniaritza-plastikoak, goi-mailako ezaugarriak dauzkatenak, etab.) metalizatu ahal izateko, substratuaren gainazalaren prestakuntzatik plastikoak metalizatzeko prozesuaren estalketa elektrolitikoko lehen etaparaino.

Instalazio berria gainazaleko tratamenduen digitalizazioaren arloko entsegu-banku gisa dago pentsatuta. Gaur egun, merkatuko monitorizazio kimikoko ekipamendu aurreratuenetako batzuk dauzka gure lerro pilotuak, eta ekipamendu lagungarri berriak integratu ahal izateko prestatu dugu, hala nola arazketa-ekipamenduak edo metala berreskuratzeko ekipamenduak. Halaber, gainazala tratatzeko bainuetan osagaien kontzentrazioa kontrolatzeko tresna prediktibo baten bidez monitorizazio-prozesuan lagunduko duen biki digital bat garatzen ari gara.

Horri guztiari esker, gainazaletako tratamenduen industrian plastikozko piezak metalizatzeko erabiltzen diren prozesu industrialak errepikatu eta hobetzeko aukera izango du CIDETEC Surface Engineering-ek.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.