CIDETEC Surface Engineeringek malgutasun handiagoz sortuko ditu material jasangarriak.
CIDETEC Surface Engineeringek eskuratu du Filament Winding eta ATL (Automatic Tape Laying) ekipo berri bat, guztiz automatizatua, konposatuak fabrikatzeko teknologietan munduko liderra den Mikrosam fabrikatzailearena. Tresneria berri honek malgutasun handiagoz aritzeko aukera emango dio CIDETEC Surface Engineeringi material jasangarriak sortzean, bereziki 3R teknologiaren bidez (epoxi erretxina birziklagarri -recyclable-, konpongarri -repairable- eta birprozesagarriak -reprocessable-), eta etekina aterako diote horri gaur egun martxan dauden hainbat proiektuk, europarrak (Cubic, Genex) nahiz bertakoak (EcoH2Mov, Hi-Mugi).
“Ekipo honek aukera emango digu gure garapenak goragoko maila batera eramateko, eta geure ekarpena egiteko material konposatu jasangarriagoak erabiltzeari, Energiaren sektorean, sektore Aeroespazialean eta Automobilgintzaren sektorean”, adierazi du Eva García-Lecina CIDETEC Surface Engineeringeko zuzendari-ondokoak.
Ekipamendu berriaren software espezializatuari esker, bobinaketa egin daiteke hezean eta lehorrean (towpreg), eta zehaztasunez koka daitezke norabide bakarreko aurrez inpregnatutako tape-ak. Ekipo berriak indartu egingo du CIDETEC Surface Engineeringen lidergoa material aurreratuen teknologietan.