2. Zirkular Bat Workshop: Ekonomia zirkularra baterien industrian: erronkak eta aukerak

Energy Storage
icono de calendario
Data
2025eko Uztailaren 03
icono de un reloj
Ordua
09:00 - 14:00
icono de localización
Kokalekua
Naturklima

Antolatzailea

Gipuzkoako Foru Aldundiak (Gipuzkoako Foru Aldundia), Naturklimak (Gipuzkoako Foru Aldundiaren Klima Aldaketaren Fundazioa) eta CIDETEC Energy Storage erakundeak antolatu dute ekitaldia.

Deskribapena

  • Izen-emateak dohainik
  • 80 parte-hartzaile
  • Hizkuntza: Ingelesa (gaztelaniarako aldibereko itzulpenareakin)

Baterien sektorearen eraldaketa indartsu aurrera doa, eta ekonomia zirkularra berrikuntzaren eta iraunkortasunaren motor gisa kokatzen ari da.

Bost aditu internazionalek baterien alorreko digitalizazioari, trazabilitateari, berrerabilpenari eta birziklapen adimendunari buruzko ikuspegi nagusiak partekatuko dituzte.

Programme

2025eko uztailak 3

  • 09:00 - 09:30

    Erregistroa

  • 09:30 - 09:45

    Irekiera instituzionala

    GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
    Jose Ignacio Asensio – Jasangarritasuneko Diputatua

  • 09:45 - 10:15

    Baterien merkaturatze gune adimentsu eta analitikoa 2. bizitzarako eta birziklapenerako, Li-ioneko baterien ekonomia zirkularra sortzeko.

    CIRCUNOMICS

  • 10:15 - 10:45

    Masa beltza birziklatzeko prozesua

    METSO

  • 10:45 - 11:15

    Kafea hartu.

  • 11:15 - 11:45

    Litio-ioizko bateriak birziklatzen, begizta itxi bikoitzarekin.

    SK TES

  • 11:45 - 12:15

    Mugikortasun iraunkorrerantz: zer gertatzen da lehen bizitzaren ondoren?

    FEV Consulting

  • 12:15 - 12:30

    Pilen balio-kate zirkularra Espainian.

    CIDETEC Energy Storage

  • 12:30 - 13:00

    Mahai-ingurua: pilen zirkulaziorako erronkak eta aukerak Europan

    Moderatzailea:
    CIDETEC Energy Storage

  • 13:00 - 14:00

    Sare-bazkaria.

Hizlariak

Dr. Philipp Veit
Philipp Veit doktorea bateria zirkularren ekonomian aditua da, kimika organometalikoan doktorea. Eurpear Parlamentuko kide batentzat energia, klima eta kimika politikan lan egin du eta baita auto eta bizikleta elektrikoa partekatzeko unitate bat kudeatzea energia kooperatiba baterako. Duela gutxi, BATTERY 2030+ ekimenean parte hartu zuen KITen, roadmap-en garapena eta estandarrak koordinatuz, eta orain bere esperientzia aplikatzen du Circunomic-eko Enpresa Garapeneko eta Gai Publikoetako Goi Arduradun gisa.
CIRCUNOMICS
Philippek Circunomic-en garapen berri bati buruz hitz egingo du: AI-potentzia duen merkaturaleku bat, B2B, non zelulak, moduluak eta paketeak trukatu daitezkeen.
Dr. Hagen Wegner
Hagen Wegner doktorea bi hamarkada baino gehiagoko esperientzia duen ingeniari eta ikertzaile trebea da mugikortasun iraunkorrean eta ekoizpen teknologietan. RWTH Aachen Unibertsitatean karrera akademiko garrantzitsua egin ondoren, Produkzio Teknologien Ingeniari Nagusi bezala amaituz, automobilgintza eta industria aeroespazialera pasa zen zuzendari tekniko gisa. Azken hamarkadan, FEV Consulting GmbH-ko zuzendaria izan da. Bertan, orain, bezeroentzako jasangarritasun-estrategiak eta ekonomia zirkularreko estrategiak garatzen ditu.
FEV CONSULTING
Ekonomia zirkularraren printzipioei buruzko ikuspegi labur bat eman ondoren, Hagen Europan bizitzaren amaieran dauden ibilgailuen erronkei buruz arituko da. Esparru arautzaileak, ekonomia zirkularreko ekosistemak, egungo zirkulartasun egoera eta bizitza baliagarriaren amaierako ibilgailuen papera etorkizunean nola aldatuko den.
Dra. Madeleine Scheidema
Madeleine Scheidema Errekurtsoetan ingeniaria da, laterita lixibiatuen hondakinak berrerabiliz, erreaktiboen kontsumoa murrizteko doktorego tesia duelarik. Metso-an (lehen Outotec) eraiki du bere karrera, ikerketa eta metalurgiako goi mailako roletatik, galdaketa, erreketa, urre eta bateria metaletan, gaur egun Black Mass Recycling Hidrometalurgiako Teknologia Arduradun den posturaino aurrera eginez.
METSO
Madeleinek hitz egingo du Black Mass Recycling prozesuaz eta nola baterien birziklapenak lehengai birjinen beharra murriztuko duen eta zirkulazioan lagunduko duen, lehengai primarioen erabilerarekin alderatuta ingurumen-aztarna txikiagoarekin.
Dr. Farouk Tedjar
Tedjar Elektrometalurgiako ingeniari bikaina da, Grenobleko Elektrokimikako eta Zientzia Fisikoetako doktoregai banarekin. Arrakasta handiko ekintzailea da, RECUPYL sortu baitzuen, bateria eramangarrien birziklatzean aitzindaria, eta 20 urtez zuzendu zuen SK Groupek erosi aurretik. Gaur egun, SK-TES taldeko Zientzialari Burua da, munduko I+G gainbegiratzen du, eta ospe handiko sari ugari jaso ditu kimikari eta teknologia jasangarriari egindako ekarpenengatik.
SK TES
Farouk SKren birziklatze industrialeko instalazioez hitz egingo du, litio-ioizko bateriak, begizta itxi bikoitzarekin funtzionatzen dutenak: bateriako materialak, elektrodoa elektrodora itxita, eta ura, begizta itxia.
Dra. Marta Álvarez
Marta Álvarez Tirado ingeniaritza kimikoan doktorea da, prestakuntza akademiko sendoarekin eta 13 urte baino gehiagoko esperientziarekin materialen eta energiaren arloan. Egoera solidoko litio metaleko baterietan doktoratu zen Europako MSCA beka baten bidez, eta ondoren atzerrian garatu du bere ibilbidearen zati handi bat, Erresuma Batuan, Belgikan eta Suedian lan eginez. Toyota Motor Europe eta TWI Ltd ikerketa zentroan lan eginda. Gaur egun, Business Development Manager da CIDETEC Energy Storageko Energiarako Materialen Unitatean, non I+G proiektuetarako finantzaketa publikoko aukera berriak bultzatzen ditu. Bere ibilbidean zehar, Europako, estatuko eta industriako hogei proiektu baino gehiagotan koordinatu eta parte hartu du, eta hainbat argitalpen zientifiko ditu eragin handiko aldizkarietan eta patenteetan.
CIDETEC Energy Storage
Espainiak potentzial handia du baterien arloan Europako erreferente bihurtzeko, balio kate osoa estaliz: lehengaien erauzketatik hasi eta gelaxkak eta ibilgailuak fabrikatzeraino. Gainera, baterien zirkulartasunean eta bigarren bizitzan oinarritutako hainbat industria ekimen sortzen ari dira, bereziki Gipuzkoan eta Euskadi mailan. Txosten honetan, sektoreak Espainian gaur egun duen egoeraren ikuspegi orokorra emango dugu, ditugun errealitateak eta nazio mailan hazteko aukerak nabarmenduz.
Bete ezazu hurrengo inprimakia ekitaldian izen-emateko.
Pribatutasun politika irakurri eta onartu dut.(Required)

Logo del financiadorLogo del financiadorLogo del financiador