30 | 12 | 2017

Eva García-Lecina doktoreak, CIDETEC Surface Engineering-eko zientzia eta teknologiako koordinatzaileak, parte hartu zuen Berlinen 2017ko azaroaren 30etik abenduaren 1era egin zen Automobilgintzako Gainazalen Biltzarrean

Surface Engineering

Biltzarra Plastics News Europe-k antolatu zuen, eta automobilgintzako barrualdeei eta elektronikari loturiko berrikuntzak izan ziren hizpide bertan. Automobilgintzaren arloko materialen, teknologia berritzaileen eta fabrikazio-tekniken inguruko joera berrienak aztertu ziren ekitaldian.

Gainazal adimendunak barruko nahiz kanpoko osagaiei aplikatzea da helburua, eta oso bizkor ari dira garatzen, kontsumitzaileen behar hauei erantzuteko: funtzionaltasuna, estiloa eta ukitu atsegina. Gainazaletarako nahi diren propietateak lortzeko teknologia nagusietako bat estaldurak dira; horien bidez, balio erantsia sortzen da erabiltzailearentzat. Gainazal adimendunen merkatuko joera berriak hauteman dira; horietako bat aplikazio berri bat da, non estaldurek ingurumen-aldaketei erantzuten baitiete.

Eva García-Lecina doktoreak “Kobre katioiek geruza anitzeko nikel eta kromozko sistema apaingarrien korrosio-mekanismoan duten eragina” izeneko aurkezpena egin zuen, eta automobilgintza-sektorean erabiltzen diren nikel eta kromozko estaldura apaingarrien korrosio-mekanismoak aztertzean teknika elektrokimiko lokalizatu eta konbentzionalek duten erabilera izan zuen aztergai. Aurkezpen horretan, beste zenbait gai ere jorratu zituen, hala nola geruza anitzeko nikel eta kromozko estaldura apaingarriak, korrosio azeleratuko testak (CASS testa) eta kobreak korrosio-mekanismoetan duen eragina.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.