26 | 09 | 2019

Europako proiektuen komunikazio, jendarteratze eta ustiapenari buruzko mintegia egin da CIDETECen

Irailaren 20an, Europako proiektuen komunikazio, jendarteratze eta ustiapenari buruzko mintegia egin zen CIDETECen. Eurice aholkularitzako Jörg Schererrek eta Stephanie Weberrek irakatsi zuten mintegia, European IPR Helpdesk-ek garatutako ekimenen esparruan. Europako Batzordearen Agentzia Exekutiboak kudeatzen du European IPR Helpdesk zerbitzua, Europa mailan mugaz haraindiko ETE-ei jabetza intelektualeko eskubideak eta teknologiak kudeatzen, jendarteratzen eta balioztatzen laguntzeko.

Hain zuzen ere, EBk finantzatutako proiektuen onuradunei gaikuntzarako neurri sorta osoa eskaintzea da European IPR Heldesk-en helburu nagusietako bat; besteak beste, haietako bakoitzak bere estrategiak eta prozesuak garatu ahal izan ditzan jabetza intelektuala (IP) kudeatzeko. Esparru horretan egin da mintegia, eta eguneroko lanean IPa komunikatzeko, jendarteratzeko eta ustiatzeko eginkizunak dituzten CIDETECeko profesional guztiek hartu zuten parte.

Komunikazioa, jendarteratzea eta ustiapena elkarrekin lotuta daude era batera edo bestera, baina maiz arazoak daude kontzeptu desberdin horiek definitzeko eta bereizteko. Alderdi nahasgarri hori gainditzeko gakoak ematea izan zen mintegiaren helburu nagusietako bat.

CIDETEC eskuarki aritu da Eurice aholkularitzarekin elkarlanean azken bost urteetan FP7 eta H2020 arloko zenbait proiektu kudeatzeko.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.