24 | 05 | 2018

Europako Diputatuek Cidetec-en instalazioak bisitatu dituzte

Korporatiboa

Europako Parlamentuko ordezkaritza batek, tartean zirela diputatuak, haien laguntzaileak eta ALDE taldeko staffeko kideak, CIDETEC bisitatu zuten maiatzaren 22an.

Iosu Madariagak, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Estrategiako zuzendariak, parte hartu zuen topaketan, eta Eusko Jaurlaritzaren berrikuntza-kontuetako estrategiari buruzko azalpena eman zuen.Cidetec-eko zuzendariak, Javier Rodriguezek, azalpen txiki bat eman zuen erakundearen egungo errealitateari buruz, eta jarduera zein esparrutan garatzen duen azaldu zuen.

Ekitaldiaren atal nagusia CIDETECeko instalazioak bisitatzea izan zen. Hiru zentroetako zuzendariek (Nanomedicine, Surface Engineering eta Energy Storage) gidari-lanak egin zituzten, eta ekipamenduak, gaitasunak eta jarduera garrantzitsuenak erakutsi zizkieten.

Bisitaren ingurumaria Europarako Liberalen eta Demokraten Aliantza taldeak (ALDE) egindako urteko bilera izan zen, aurten EAJk gonbidaturik Donostian egina, eta haren barruan garatutako jarduera-programa.200 pertsona inguruk, Guy Verhofstadt Belgikako lehen ministro ohia buru zutela —taldeko lehendakaria eta Brexitaren negoziatzaile nagusia Europako Parlamentuaren izenean—, koordinazio-bilera hori baliatu zuten harreman instituzionalak izateko; horien artean, Urkullu lehendakariarekin egindako topaketa.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.