20 | 11 | 2018

Europako Batzordeak txosten bat argitaratu du ioi-litiozko baterien segurtasunaz

Energy Storage

Ioi-litiozko bateria-fabrikatzaileek, ezarleek eta erabiltzaileek geroz eta garrantzi handiagoa ematen diote segurtasunari, batez ere elektromugikortasunaren sektorean dihardutenek.

Arriskuetako bat hau da: gelaxka barruan akatsen bat gertatuz gero, beroa sortzea, hau da, thermal runaway edo berotze kontrolgabea gertatzea. Prozesuak berak sortzen duen bero horrek degradazio-prozesu autoazeleratu bat eragiten du eta, azkenik, leherketa eta/edo sutea.

CIDETEC Energy Storagek denbora darama baterien segurtasunari eragiten dieten faktoreak karakterizatzen eta aztertzen (thermal runaway fenomenoa, besteak beste), eta horretarako ekipamendu espezifikoa du (segurtasun-bunkerdun kalorimetro adiabatikoa).

Thermal runaway gisako gertakarien ondorioak txikiagotzeko, funtsezkoa da  modulu edo battery packetako gelaxken arteko bero-hedapena kontrolatzea eta minimizatzea, ahalik eta gehiena isolatzearren gertakariaren ondorioak.

Lantegi tekniko bat antolatu zuen Europako Batzordeak gai garrantzitsu hori jorratzeko. Herbehereetako Petten hirian izan zen lantegia, 2018ko martxoaren 8an eta 9an.Europako eta Ipar Amerikako zenbait adituk ihartu zuten parte; besteak beste, gure lankide César Gutiérrezek, zeinak CIDETEC Energy Storageko Baterien Saiakuntza Laborategiko arduradun-karguan duen esperientziaren berri eman zuen.

Esteka honetan dago irakurgai lantegi horri buruzko azken txostena, interesgarri askoa:

https://ec.europa.eu/jrc/en/event/workshop/workshop-safer-li-ion-batteries-preventing-thermal-propagation

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.