Bateria elektrikoetarako teknologia aurreratuen garapenerako CIDETEC ek duen estrategiak, Europako Batzordearen babes sendoa jaso berri du, ibilgailu elektrikoetarako baterien inguruko ikerketa eta garapenerako zenbait programen finantzaketaren bidez.
Egitasmo hauek , zentroak, energiaren metaketaren inguruan dituen ondorengo 3 jarduera ildo nagusiak sendotzen dituzte, baterien ekoizpena, sistemen ingeniaritza eta modelatzea.
Egitasmoetatik lehena, datorren belaunaldiko elektrolito solidozko litiozko baterien garapen eta ekoizpen teknologiak haxean ezartzearekin lotuta dago. Hau aurrera eramateko sortutako partzuergoa nazioarteko 13 erakundez osatzen da, hauen artean nazioarte mailan bai ingeniaritza bai, makineria eta materialen ekoizpenean aitzindari diren 8 enpresa izanik. Kasu honetan, CIDETEC ek elektrodoen ekoizpen erdi-industrial nahiz azken prototipoen diseinu eta ekoizpenean duen esperientzia eskainiko du.
Bigarren egitasmoak ibilgailu elektrikoaren konfigurazio ezberdinei egokitzeko gai izango den bateria modular eta malguaren kontzeptu berri bat garatzea du helburu. CIDETEC ek, bere lider paperean, 14 europar bazkideren jarduera koordinatuko du, hauetariko 9 bateria, produktu eta ibilgailuetan integratzeko ingeniaritzaren eremuko enpresak dira. Nabarmendu behar da, Europako Batzordearen ohiko prozeduraren arabera, aditu independenteek egindako ebaluazioan, egitasmoak, ahalik eta puntuazio handiena lortu duela.
Hirugarren egitasmoa, 11 enpresa eta 5 ikerketa-entitatez osatutako partzuergo batek eratzen du, eta honen helburua, ibilgailu elektrikorako produktuaren garapen birtualeko kontzeptua garatzea da, honela bere osagai ezberdinak modelizatzeko orduan egun existitzen den zatikatzea sahiestuz. CIDETEC ek, besteak beste, bere ikuspuntua eta baterien diseinu birtualean duen esperientzia emanez lan egingo du.
Datorren udazkenean irten eta ondorengo 4 urteetan garatuko diren hiru egitasmo berri hauei beste egitasmo berezi bat gehitu behar zaie, hau, Europako Agentzia Espazialarekin (EAE) batera garatu eta aurten bertan irtengo da. Egitasmo honen bidez, bereziki sektore aero-espazialerako diseinatutako ioi litiozko baterietarako material aurreratuen familia berri bat haxean ezarriko eta baliozkotuko da. Honela, energiaren metaketarako teknologiei dagokienez hain ezberdinak diren ibilgailu elektriko eta satelite espazialak bezalako aplikazio eremuen artean existitzen diren sinergien garrantzia azpimarratuz.
Guztira, milioi eta erdi euroko finantzaketa injekzio gehigarri bat irudikatzen duten egitasmo berri hauek, CIDETEC en helburu estrategikoak lortzea eskuragarriagoa egiten dituzte, bateria aurretauen teknologiaren garapen eta transferentzian, mundu mailako erakunde erreferente bat izatera iristea izanik. Gipuzkoako erakundeen helburua da, aditu guztien hitzetan etorkizunerako gakotzat hartzen duten teknologia honen garapen gune bihurtzea lurraldea, eta honekin bat datorren estrategia da CIDETEC ena.
Honen harira gogoratzekoa da, biltegiratze elektrikoaren ikerketa eta garapena bultzatzeko urte hasieran Gipuzkoako Foru Aldundiak eta CIDETEC ek sinatu zuten akordioa.
Erakundeen bultzadaz gain, enpresa handiek ere CIDETEC, energiaren biltegiratzeko ikerketaren inguruko erreferentziazko eragiletzat hartzen dute, pasa den urtean REPSOL korporazioaren babesa jaso zuen CIDETEC ekin sinatutako elkartasun itunaren bitartez, honen helburua egungo baterien erronkei erantzungo dien baterien teknologia berrien garapenaren estrategia handizaleari elkarrekin aurre egitea izanik. Eremu honetako Zentroaren azken urteetako jardueran dagokionean, beste puntu aipagarrietako bat, IRIZAR S.Coop. -entzako garatutako battery packs ak dira, zeinak konpainiak ekoizpen planta berrian egingo dituen autobusak bultzatuko dituzten.
Lorpen hauek CIDETEC ek energiaren biltegiratzearen eremuko jardueran egindako lanaren emaitzak dira, azken bost urteetan egindako 6 milioi euroko inbertsio ahalegina gauzatuz. Ekipamendu eta instalazioetan egindako inbertsioen artean bereziki aipatzekoak dira, baterien ekoizpen erdi-industrialerako planta pilotu bat martxan jartzea eta baterien testaketa eta entsegurako laborategiaren sendotuz, honela Europako aurreratuenetako batean bihurtuz. Egindako Inbertsio ahalegin honekin batera, azken bi urteetan, lan taldean 50 ikertzaile berriren sarrera erantsi behar zaio.