CIDETEC en Azaleren Ingeniaritza saileko egoitza altxatuko den orubean hasi dira makinak lanean.
Eraikina hamar hilabeteko apean amaituko da, instalazio berriak 4.000m2 gehituko dizkio CIDETEC ek Donostian, Gipuzkoako Parke Zientifiko Teknologikoan jada duen 9.000m2 ko azalerari.
Instalazio berri hauek, bereziki Azaleren Ingeniaritza sailera eskainiko dira, CIDETEC gai honen inguruan, Europa mailako erreferentzi entitateetako bat bihurtzeko helburua erraztuz. Eraikuntza lan hauek, 7 milioiko inbertsioa suposatzen dute eta CIDETEC en jardueren hedapen proiektuaren parte dira, izan ere, 2015 tik 2017ra bitartean guztira 12 milioi euroko inbertsioa burutzea aurre ikusten dute.