Elena Jubete
Innovative polymeric materials and coatings for transport applications
· ·
Elena Jubete
Innovative polymeric materials and coatings for transport applications
Donostiako zentroak estatuko ehun industrialaren ahalmena hobetzeko eragile estrategiko gisa kokatzen duten hiru proiektu ditu abian
CIDETEC-ek Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) sustatutako CERVERA sareko hiru proiektutan egiten du lan. Sare horren funtzioa hautatutako zentro teknologikoen bikaintasuna ziurtatzea eta haien arteko elkarlana bultzatzea da, industrian aplika daitezkeen ahalmen berriak sortzeko eta balio erantsia areagotzeko. ALMAGRID, ENERISLA eta SURFERA proiektuei esker, energia % 100 berriztagarriak erabili ahalko dira sare elektrikoan, trantsizio energetikoari aurre egiteko teknologia garatu ahalko da, eta gainazalen ingeniaritzaren bidez produktuak optimizatzeko aukera egongo da.
ALMAGRID proiektuaren bidez ziurtatzen da CIDETEC Cervera bikaintasun mailako zentroa dela energia biltegiratzeko teknologia aurreratuak sareko aplikazioetan integratzearen arloan. Proiektu horren helburua da energia berriztagarriak darabiltzaten teknologiak sare elektrikoan modu masiboan integratzeko beharrari erantzuteko soluzioak garatzea. Hautatutako zentroak material berriak, osagai jasangarriak eta biltegiratze-sistema optimizatuak garatzen ari dira, elektrizitatea banatzeko eta transmititzeko behar den malgutasun-maila bermatzen duten sare-zerbitzu estrategikoak emateko. Halaber, biltegiratze-teknologiak aplikatzeko hobiak identifikatzen dira, negozioetarako aukera gehiago eskaintzeko industria energetikoari, enpresa integratzaileei, baterien eta bestelako osagaien fabrikatzaileei eta hondakinen kudeatzaileei, besteak beste. CIDETEC Energy Storage zentroak koordinatutako ALMAGRID sarean Tekniker, ITE eta Circe zentroek ere kolaboratzen dute, eta enpresei laguntza eskaintzen diete zerbitzu teknologikoen eta prestakuntza- nahiz nazioartekotze-zerbitzuen bidez.
Bestalde, trantsizio energetikoan lagungarriak izango diren tresnak eskaintzeko helburuarekin, ENERISLA proiektuko kideek iturri berriztagarrien bidez elikatutako mikrosare isolatuak martxan jartzeko egiten dute lan. Horrela, Espainiako elektrizitatearen merkatuko enpresei egoera energetiko berri honetan lehiakortasuna hobetzeko balio duten ezagutzak eta soluzio berriak eskaintzea da asmoa. ENERISLA proiektuaren emaitzek ekarpen garrantzitsua egingo diote trantsizio energetikoari; izan ere, teknika eta soluzio berriak emango baitituzte sare elektrikorako sarbide mugatua daukaten puntuetanenergia berriztagarriak erabili ahal izateko, baterien funtsezko paperari esker. Proiektuan, CIDETEC-ez gain, Tecnalia, CTIC eta Circe zentroek hartzen dute parte; azken horrek koordinatzaile gisa. Partaidetza horri esker, energia sortu eta biltegiratzeko energia berriztagarriak soilik darabiltzaten eta produktu, azpiegitura nahiz eraikinetan aplika daitezkeen sistema hibridoak garatzearen arloan Cervera bikaintasun mailako zentroak direla ziurtatzen da.
Azkenik, SURFERA proiektuaren baitan, eragin ekonomiko eta sozial handia duten sektore industrialetan aplikatzeko balio duten gainazaletako teknologien arloko bikaintasun sarea sortzen ari da. Materialen gainazala eskala mikro eta nanometrikoan iraultzeko trakzio-teknologiak garatzearen bidez, besteak beste aeronautikaren edo ibilgailuen sektoreetan erabil daitezkeen gainazaletako teknologietan bikaintasuna lortzea da helburua. Partzuergo horretan Tekniker, AIN eta Idonial zentroek ere parte hartzen dute, eta CIDETEC Surface Engineering-en funtzioa ingurumen-formulazio berri jasangarriagoak garatzea da, une honetan gainazalak tratatzeko ditugun baliabideen kalitatezko alternatiba bideragarri bat izan daitezen. Bestalde, gainazal elektrokimikoak tratatzeko prozesu desberdinak denbora errealean kontrolatu eta kudeatzeko sistema digitalizatu bat garatuko da, instalazio erakusle berri batzuetan integratuko dena. Instalazio horiei esker, estalduren eta gainazalen akaberen kalitatea bermatu ahal izango da.
2020. urtearen hasieran abiatutako proiektu horiek 10 milioi euro baino gehiagoko aurrekontu bateratu bat daukate, eta martxan jarraituko dute 2022aren amaierara arte. Horrela, CIDETEC-ek irmo eusten dio askotariko arloetan aplika daitezkeen gainazalen ingeniaritzan eta energiaren sektorean enpresa erreferentea izateko apustuari.
· ·
Alaitz Rekondo | Nerea Markaide
Workshop Composites 3R: Materiales compuestos basados en un epoxi vitru00edmero con funcionalidades de Reparabilidad, Reciclabilidad y Reprocesabilidad (Composites 3R)
AIRPOXY proiektuaren baitan, birprozesagarriak, konpongarriak eta birziklagarriak diren konposite termoegonkorren familia berri bat garatzen ari da.
CIDETEC Surface Engineering-ek koordinatutako AIRPOXY proiektuak aurrerapauso irmoak eman ditu aeronautikaren sektoreko konpositezko piezen ekoizpen- eta mantentze-kostuak murrizteko norabidean, konposite termoegonkorren familia berri bati esker. Material berri horrek ohiko konposite termoegonkorren abantaila guztiak dauzka eta, gainera, erraz birprozesatu, konpondu eta birziklatzeko aukera ematen du. Berritasun horri, 3R teknologia deritzo (Reprocessable, Repairable, Recyclable). Hori lortzeko, lotura dinamiko trukagarriak sartzen dira epoxi erretxinean eta, bertatik, zientziaren arloan bitrimero izena duen material berri bat ateratzen da.
Proiektua hasi zenetik bi urte eta erdi igaro ondoren, CIDETEC Surface Engineering enpresak hiru jarduera nagusitan jarraitzen du lan egiten. Batetik, aeronautika-mailako 3R erretxinak formulatzea eta karakterizatzea, ondoren, RTM prozesuaren bidez, 3R konpositeak eskuratzeko. Bestetik, aurrez inpregnatutako material iraunkorrak lortzea, ondoren, termokonformazioaren bidez, 3R konpositeak eskuratzeko. Azkenik, 3R itsasgarriak garatzea, 3R kontzeptuarekin erabat fabrikatutako osagaiak lortzeko.
CIDETEC lortutako emaitzak ikusita, proiektuko beste bazkide batzuk (hala nola IVW, Eurecat, Ioaninako Unibertsitatea, Coexpair eta Altair) termokonfomazio, konponketa eta soldadura bidezko teknologiak garatzen ari dira, 3R teknologiarekin egindako piezen ekoizpen- eta mantentze-kostuak murrizteko. Une honetan, proiektuko Idec, Sonaca eta Eire bazkide industrialek bi erakusle teknologiko produzitzen ari dira buru-belarri, garatutako material eta prozesuak baliozkotuko dituztenak.
AIRPOXY proiektua Europar Batasunak diruz lagundutako H2020 programaren baitan dago. 2018ko irailean hasi zen, eta 42 hilabete iraungo ditu gutxi gorabehera.
· ·
David Pazos
Post-procesado de piezas fabricadas por AM mediante mu00e9todos (electro)quu00edmicos
Egon eguneratuta
Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.