Elena Jubete
Nuevos materiales en la fabricaciu00f3n de trenes
· ·
Elena Jubete
Nuevos materiales en la fabricaciu00f3n de trenes
· ·
M. Belén García
Presentaciu00f3n artu00edculo: Effect of chemical post-processing parameters on the surface roughness reduction and support removal of INCO718 produced by selective laser melting
Hiru urtez, hainbat funtziotako material konposatu estrukturalak garatu dira, sektore aeronautikoan energia termoelektrikoa (TEG) sortzeko
HARVEST proiektuak sektore aeronautikoan sistema termoelektrikoetarako material berriak garatzen lan egin du azken hiru urteetan, eta joan den irailaren 29an egin zuen azken bilera. Saio hartan, azken aurrerapausoak erakusteaz gainera, proiektua azaroan amaitzeko jarraitu beharreko urratsak zehaztu zituzten.
Topaketan, bosgarren, seigarren, zazpigarren, zortzigarren eta bederatzigarren lan-paketeez arduratzen diren bazkideek, zeregin bakoitzaren arduradunek lagundurik, lortutako emaitzak eta ateratako ondorioak azaldu zituzten.
IVW konpainiak, UOI eta CIDETEC Surface Engineering etxeen laguntzarekin, WP5 edo bosgarren lan-paketean garatutako lana aurkeztu zuen, honako gai hauei dagokienez: energia termoelektrikoa (TEG) sortzeko efizientzia, propietate mekanikoak, multifuntzionaltasuna, iraunkortasuna eta proiektuan garatutako materialen konpongarritasuna, CIDETECen 3R teknologia oinarri harturik–konpongarria, birziklagarria eta birprozesagarria–.
Bestalde, AIRTIFICIAL etxeak, TELETEL SA eta IVWrekin batera, zirkuitu elektroniko baten garapenean egindako aurrerapen teknikoak eta TEG plakarekiko interkonexioak partekatu ditu. Adituek adierazi dutenez, TEGaren elementuekin eta energia biltzeko elektronikarekin eginiko probak arrakastatsuak izan dira.
Sonacak gidatutako zazpigarren lan-paketean (WP7, «Erakusle aeronautikoak: baliozkotzea eta optimizazioa»), erakusleak diseinatzeari, iraunkortasunari eta piezak hainbat ingurumen-baldintza simulatutan baliozkotzeari buruzko aurrerapenak aurkeztu ziren. BT Composites etxeak eta UOIk emaitzak azaldu zituzten eta xehetasunez partekatu zituzten ondorioak. Pakete horren barruan, R-Techek LCA eta LCC azterlanen egoera azaldu zuen.
CIDETEC Surface Engineeringek WP8 edo zortzigarren lan-paketea aurkeztu zuen, eta labur-labur azaldu zituen proiektuaren emaitzak komunikatzeko, zabaltzeko eta ustiatzeko azken jarduerak. Nabarmentzekoa da partzuergo osoaren lankidetza emaitzaren arrakasta lortzeko, bereziki Ioaninako Unibertsitatearen, Paduako Unibertsitatearen eta R-Tech enpresaren artekoa.
Bilera amaitu aurretik, R-Techek proiektuaren arriskuen kudeaketaren inguruan garatutako azterlana azaldu zuen. Amaitzeko, UOI proiektuaren koordinatzaileak hartu zuen hitza, eta 2021eko azaroan proiektua amaitzeko egiteke dauden zereginak berrikusi zituen.
HARVEST erronka profesionala izan da partzuergo osoarentzat, eta, zalantzarik gabe, emaitza gailenak lortzen ari da, lankidetzari, profesionaltasunari eta dedikazioari esker. Laster jasoko dugu egindako lanaren uzta.
Z-WasTEK proiektuaren xedea da karbono-zuntzezko eta erretxinazko konpositeei balioa ematea, 3R irizpideari jarraikiz: konpongarria, birziklagarria eta jasangarria
CIDETEC Surface Engineering etxeko ikertzaileak buru-belarri ari dira Z-WasTEK proiektuan lanean, zeinaren helburua baita Zero Waste teknologia berriak garatzea (zero hondakin), kalitate handiko karbono-zuntzezko konpositeak fabrikatzeko, CIDETECek patentaturiko 3R irizpideko erretxina baliatuz –konpongarria, birziklagarria eta birprozesagarria–. Metodo berriari esker, konposite horren fabrikazioan sortutako hondakin guztiak ezabatu ahalko dira, eta hasierako kalitate berarekin eta kostu lehiakorrean berreskuratu ahal izango da karbono-zuntza.
Birziklatzeko teknologia horrekin lortutako materialarekin, prototipo berriak garatuko dira automobilgintza- eta trenbide-sektoreetarako.
Z-WasTEK proiektua Eusko Jaurlaritzaren enpresetako I+Ga babesten laguntzeko HAZITEK programaren barruan garatua da, zeina Europar Batasunak kofinantzatzen baitu Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren bidez (FEDER). OBE HETTICH SL enpresak gidatzen du egitasmoa. Orotara 2,4 milioi euroko aurrekontua du, 2020an hasi zen eta 2022an amaituko da.
CIDETEC Surface Engineering etxeak ez ezik, enpresa hauek ere parte hartzen dute: MARISKONE SL, FIBERTECNIC SA, FIBER PROFIL SL, SEGULA TECNOLOGÍAS ESPAÑA SAU, IGESTEK INCREASE&WIN SL, MAIER S COOP eta INKOA SISTEMAS SL.
· ·
Webinar sobre Automotive Lighweight==> Metalizado de plu00e1sticos y materiales compuestos
Egon eguneratuta
Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.