26 | 02 | 2019

ECOXY eta RECYSITE proiektuei buruzko bilera Bruselan

Surface EngineeringSurface Engineering

Otsailaren 26an eta 28an Ecoxy eta Recysite proiektu europarren jarraipen-bilerak egin ziren Bruselan. Cidetec-ek bi proiektu horietan parte hartzen du, eta lehenengoaren koordinatzailea da.

26an, BBI JUren bulegoetan, Ecoxy-ren lehenengo jarraipen-bilera egin zen, eta Cidetec-en ordez, Ione Cendoyak, Sarah Montesek eta Aratz Genuak hartu zuten parte. Bilera horretan lehenengo aldi honetako (M1-M18) proiektuaren aurrerapenak eta lortutako emaitza nagusiak berrikusi ziren. WP leader bakoitzak bere lan paketeko aurrerapenak eta emaitzak azaldu zituen, eta Cidetec-ek laburpen orokorraz gain, eman beharreko hurrengo urratsen aurrerapena egin zuen, DoAn ezarritakoari jarraiki, eta POak eta kanpoko adituek emandako iritziekin eta proposamenekin bat. Beraz, zera esan genezake: proiektua behar bezala aurrera egiten ari dela, eta bai POa bai adituak aurkeztutako emaitzekin pozik daudela.

Bestalde, 28an, Bruselako CNRSren bulegoetan, Recysite proiektuaren jarraipen-bilera egin zen. Hartan, Aratz Genuak hartu zuen parte Cidetec-en ordezkari gisa. Bilera horretan proiektuak azken hileetan egindako aurrerapenak aztertu eta proiektuaren amaierara arte, 2019ko ekainean, jarraitu beharreko ekintzak ezarri ziren. Partzuergoaren hurrengo bilera, proiektuaren azkenengo bilera izango dena, maiatzaren 22an eta 23an egingo da, SISPRAren instalazioetan (Zaragoza). Bilera horretara, kide guztiez gain, EASMEko gainbegiralea eta Project Officer-a joango dira.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.