23 | 04 | 2019

ECOLAND proiektuak Clean Sky 2 “European aeronautics research at its best: what next in Horizon Europe?” ekitaldian parte hartu du

Surface EngineeringSurface Engineering

Clean Sky 2 ekitaldiaren esparruan bi eguneko goi mailako konferentzia bat burutu zen, 2019ko apirilaren 9an eta 10ean Bruselan. Konferentzia horretan ikerketa aeronautiko puntakoena jorratu zen, Horizon Europe programaren etorkizunarekin batera. Lehenengo egunean hizlari nagusiak Europako industria aeronautikotik, Europako Parlamentutik eta Europako Batzordetik etorritakoak izan ziren, ikerketa zentroetako eta mundu akademikoko hizlariekin batera. Bigarren egunean, aldiz, Clean Sky 2 programak momentura arte lortutakoa hurbilagotik aztertu zen.

CS2 posterren saioan zehar, Jaime Ochoa doktoreak (Business Development Manager at Strategic Partnering Unit, CIDETEC) ECOLAND proiektuaren helburu nagusia agertzen zuen posterra aurkeztu zuen. ECOLAND proiektua REACH-ekin bateragarria den elektrofokalizazio anaforetikoko (edo “E-coat”) tratamendu egoki bat garatzear dago, gaur egun aplikazio aeronautikoetan Al 7000 aleazioetarako erabiltzen den Cr (VI) oinarriko margo eta anodizatzeak ordeztuko dituena. Aipatu beharra dago ere gaur egun erabiltzen diren tratamendu hauek debekatuta egongo direla 2024. urtetik aurrera.

Bestalde, ECOLAND proiektuaren ingurumen alderdi nabarmenenak eta proiektua maila industrialetara zabaltzeko prozesua (TRL 5) ere azaldu ziren.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.