04 | 04 | 2019

ECOLAND proiektua, Valladoliden eginiko CLEAN SKY2 INFODAY lantegiko parte hartzaile

Surface EngineeringSurface Engineering

Lantegia martxoaren 24an eta 25ean egin zen, Boecillo-ko Teknologia Parkean, Valladoliden (Espainia). Jorge Rodriguez doktoreak, ECOLAND proiektuaren koordinatzaileak (Aerospaziorako Negozio Garapenaren Burua, CIDETEC) eta Raul de Sajak, ECOLAND proiektuko parte hartzaileak (CTMEko Teknologiaren Transferentziarako Bulegoaren Zuzendariak) aurkeztu zituzten proiektuaren ideia nagusiak.

Rodriguez doktoreak aeroespazioan gainazalaren tratamenduan —substantzia eta prestakin kimikoen erregistroa, ebaluazioa, baimen-ematea eta mugatzea egiteari buruzko Europako (EE) 1907/2006 Erregelamendua (REACH) betetze aldera— gaur egun jarraitzen diren joerei buruz hitz egin zuen. Gaur egun aeroespazioan gainazalen tratamendurako erabiltzen diren aluminioaren eta altzairuaren aukera nagusiak aurkeztu zituen. Gaur egun aluminiozko pieza aeronautiko batzuk babesteko erabiltzen diren CAA (azido kromikoko anodizatua) eta seibalioko kromoa daukaten hasleetarako aukera bat garatzen ari da ECOLAND. Proiektuak lurreratze-trenetako aluminio-aleaziorako seibalioko kromorik gabeko elektroestaldura anaforetikoko prozesua balioztatzea du helburu.

Bestalde, De Saja jaunak aipatu zuen CTMEko Clean Sky proiektuaren parte dela ECOLAND. CTME da ECOLAND proiektuko LCA eta ekodiseinuarekin lotutako jardueren arduraduna, eta elektroestaldura anaforetikoak ingurumenean eragiten dituen hobekuntzak aztertuko ditu (energia-kontsumoaren murriztapena, kromorik gabeko prozesuak, konposatu organiko lurrunkorren igorpenen murriztapena, etab.)

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.