14 | 02 | 2022

Donostiako CIDETEC eta Ondarreta konpainiek aulki bat garatu dute jatorri naturaleko materialarekin

Surface Engineering

Alemaniako Diseinu Sari entzutetsuetan saritu dute altzaria

 

Industria jasangarriago bat lortzeko bidean, funtsezkoa da jakintza-trukea indartzea sektore tradizionaletako eta berritzaileetako enpresen artean. Eta hartu-eman horren adibide garbia da, hain justu, Ondarreta altzari-fabrikatzailearen eta CIDETEC Surface Engineering ikerketa-zentroaren arteko lankidetza. Hasiera batean, altzari-fabrikak sortutako zur-hondakinei soluzio bat bilatzeko ikerketa-proiektu gisa hasi zen egitasmo hori, eta, denboraren poderioz, material errebalorizatuz egindako aulki bat merkaturatu dute.

POLISURF proiektua 2019an hasi zen, CIDETECek eta Euskadiko ekipamenduaren, altzarien eta diseinuaren HABIC klusterrak sustatuta (kluster horretako kide da Ondarreta). Era berean, proiektuak Hazitek programa estrategikoaren finantzaketa izan zuen proposamen berritzaile hori abiarazteko. Ahalegin horren emaitza gisa sortu zen Re-Wood, zura eraldatzeko prozesuan sorturiko hondakinak baliatzen dituen material berri batekin fabrikatua; hala, ingurumena zaintzeaz gainera, jasangarritasuna ere sustatzen du.

Hari izeneko aulkiak polipropilenozko Re-Wood akabera dauka, eta urrezko domina jaso du Alemaniako Diseinu Sarietan, Produktu Diseinu Bikaina – Ekodiseinua kategorian. Sariketa horixe da, hain justu, Europako diseinuaren alorreko entzutetsuena.

Lotutako albisteak

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.