Nazioarteko adituek REACH araudiak, Adimen Artifizialaren aplikazioak industrian eta jasangarritasun lehiakorrerako trantsizioak duten eraginari buruz eztabaidatuko dute
Gainazalen ingeniaritzaren sektoreak hitzordu estrategikoa du 2026ko maiatzaren 28an. Donostiako Arima Hotelak “III. Foroa: Azaleko Tratamenduen Erronkak eta Joerak” hartuko du, gaur egungo merkatuaren teknologia- eta ingurumen-erronkei erantzuna eman nahi dien industriarentzako funtsezko ekitaldia.
Jardunaldia doakoa da, eta CIDETEC Surface Engineering-ek, Gainazalen Akaberen Industrien Elkarteak (AIAS) eta Miranda de Ebroko Zentro Teknologikoak (CTME) antolatu dute. Programak, gainera, Interreg Sudoe programaren koantolaketa eta kofinantzaketa du, RESINSURF proiektuaren bidez.
Ekitaldia 9: 00etan hasiko da, Eva García Lecina doktoreak (CIDETEC Surface Engineering enpresako zuzendariordea), Raúl de Saja jaunak (CTMEko transferentzia bulegoko zuzendaria) eta Jose Antonio Díez doktoreak (AIASeko presidentea) ofizialki irekiko dutelarik. Goizean zehar, goi mailako hitzaldi teknikoak egingo dira, bloke estrategikoetan banatuta:
Jardunaldiari amaiera emateko, CIDETEC Surface Engineering enpresaren instalazioak bisitatuko dira. Bertaratzen direnek estaldura elektrokimikoetarako instalazio pilotu automatizatua, anodizatze eta e-coating sistemak eta brush plating robotizatua ezagutu ahal izango dituzte. Gainera, RESINSURFen garapenetan aplikatu diren anaforesi/anodizatze lantegietan optimizatutako prozesuak erakutsiko dira.
Izena emateko: https://www.aias.es/inscripcion.asp? id = 41
Jardunaldiari buruzko informazio gehiago