22 | 05 | 2019

CleanSky CHOPIN proiektuaren bilera CIDETECen

Surface EngineeringSurface Engineering

CIDETECeko instalazioetan, iragan martxoan, CHOPIN proiektuaren 12. hilabeteko bilera egin zen. Hitzorduak partzuergoko kide guztien ordezkariak bildu zituen, eta Jesús Palenzuela izan zen antolatzaile eta hizlari nagusia, CIDETECen izenean.

Bileran zehar, lantaldeek egin dituzten jarduerak berrikusi ziren, eta bereziki erreparatu zitzaien WP3 taldeak lortutako emaitzei; hain zuzen ere, propietate omnifobikoak dituzten estaldurak garatzeko eta ezaugarritzeko dihardu talde horrek, itsaskortasun gutxiko estalduretan aplikatu ahal izan daitezen, intsektuetatik babestu eta, hala, aeronautikako fluxu laminarra zaintzeko.

CHOPIN proiektuak helburu bikoitza du: batetik, erresistentzia murrizteko erabili ohi diren gainazal mikrozulatuetan aplikatzeko moduko iraupen luzeko estaldura hidrofobikoak garatzea; eta, bestetik, kondizio errealetan intsektuen kontaminazioa arintzeko erabilitako estaldura-teknologiak eta -prozesuak baliozkotzea.

Partzuergoaren hurrengo aurrez aurreko bilera 2019ko irailean egingo da, VKIren (Von Karman Institute for Fluid Dynamics) instalazioetan, Saint-Genesius-Roden (Belgika).

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.