Martxoaren 25ean Cidatecen izan zen Kolonbiako ordezkaritza bat, Foru Aldundiak Gipuzkoako Ganberarekin elkarlanean antolatutako enpresarien eta erakundeetako ordezkarien alderantzizko misioaren markoan.
Bisita honetan Kolonbiako enpresa, merkataritza, hezkuntza eta erakunde arloko 15 lagun izan ziren eta Cideteceko zuzendari nagusiak aurkezpena egin ondoren, Cidetec Surface Engineeringeko instalazioak ikusi zituzten.
Bisitariak oso interesatu ziren zentroaren izaeraz, filosofiaz eta ikerketa-jardueraz eta hainbat galdera egin zituzten; era berean, Kolonbiako industriarekin lankidetzarako formulak ezartzeko aukerez interesatu ziren.
Egon eguneratuta
Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.