27 | 01 | 2023

CIDETECen partaidetza duen Future: Fast Forward taldeak Industria Ministerioaren behin betiko ebazpena jaso du, PERTE VEC ekimenarekin aurrera egin dezan

Energy Storage

Espainiaren historiako proiektu industrial handienean 52 bazkidek hartzen dute parte, eta ibilgailuen sektorea eraldatzen lagunduko duten 86 proiektu garatuko dituzte, elektrifikazioa sustatuz mugikortasun jasangarri bat lortzeko.

CIDETECen partaidetza duen Future: Fast Forward taldeak baiezko erabaki irmoa jaso du Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren aldetik, Ibilgailu Elektrikoetarako Berreskurapen eta Eraldaketa Ekonomikoa lortzeko Proiektu Estrategikoak (PERTE VEC) garatzeko proposamenari dagokionez.

Erabakia hartu ahal izateko, joan den urtarrilaren 13an taldeak proiektua martxan jartzeko bidali zituen dokumentu guztiak berrikusi ditu ministerioak. Future: Fast Forward taldeko bazkideek behar bezala aurkeztu dituzte eskatutako berme guztiak.

Horrela, amaitutzat ematen dira Future: Fast Fordward taldeko bazkideei emandako Europar Batasunaren Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren funtsak (357 milioi euro) jasotzeko aurreikusten ziren administrazio-izapideak.

Talde historiko bat

Jasotako dirulaguntzekin, Future: Fast Forward taldeak 86 proiektu garatuko ditu taldeko 52 bazkiderekin, hainbat autonomia erkidegotan: Andaluzia, Aragoi, Kantabria, Gaztela eta Leon, Katalunia, Madrilgo Erkidegoa, Valentziako Erkidegoa, Extremadura, Galizia, Nafarroa eta Euskadi.

Future: Fast Forward taldeko bazkideek (horien artean, CIDETECek) PERTE VEC ekimena aurrera eramaten lagunduko dute; horretarako, martxan jarriko dituzte gaiaren arabera bederatzi bloketan banatuta dauden proiektuak. 10.000 milioi euroko inbertsioa izango dutela aurreikusten dute: Volkswagen Taldea, SEAT S.A. eta PowerHoldco enpresek 7.000 milioi euro emango dituzte, eta gainerako bazkideek 3.000 milioi. Batetik, derrigorrezko blokeetan, alegia, PERTE VEC ekimenaren helburua lortzeko funtsezkotzat jotzen direnetan, (i) ekipamendu originala eta mihiztatze-ekipamenduak fabrikatzeko, (ii) bateriak fabrikatzeko eta (iii) bestelako osagaiak fabrikatzeko proiektuei ekingo zaie. Zeharkako blokeak ere ezinbestekoak dira PERTE VEC ekimenaren helburua lortzeko, baina jarduketa-eremu batean baino gehiagotan aplikatu behar dira. Honako hauek sartzen dira bloke horietan: (iv) prestakuntza, (v) digitalizazioa eta (vi) ekonomia zirkularra. Azkenik, aukerako blokeak PERTE VEC ekimenaren garapenerako osagarriak dira, eta (vii) ibilgailu elektrikoen osagaien fabrikazioari, (viii) konektibitateari eta (ix) kargatzeko sistemen fabrikazioari heltzen diete.

Datorren otsailaren 2an egingo du aurkezpena taldeak, eta bertan jakinaraziko dira proiektu bakoitzaren xehetasun guztiak.

Future: Fast Forward Espainiako ibilgailuen sektorearen historiako enpresa-aliantza handiena da. Dibertsifikazio geografikoari eta ibilgailuen sektoreko balio-katearen inguruko ezagutza-maila altuari esker, Espainiako mugikortasunaren elektrifikazio-prozesu jasangarria garatzeko egin behar diren urratsen ikuspegi integrala dauka taldeak. Herrialde osorako proiektu handinahi bat da, Espainia mugikortasun elektrikoaren arloan Europako lider bilaka dezakeena, maila sozioekonomikoan eragin oso positiboa izateaz gain, ibilgailuen sektoreko balio-kate osoan zehar duen kapilaritateari esker.

Marc Riera-k, Future: Fast Forward taldeko presidenteak, honako hau adierazi du: “PERTE VEC aurrera eramatearen aldeko ebazpena urrats bat gehiago da Espainiako ibilgailuen sektorea elektrifikazio jasangarriari dagokionez Europa mailako erreferente bihurtzeko bidean. Future: Fast Forward taldean mugikortasunaren industria eraldatzeko eta etorkizun jasangarriago bat lortzeko egiten dugu lan”.

Future: Fast Forward taldeko bazkideak:

CIDETECez gain, honako hauek hartzen dute parte ekimenean: Altech, Asai Industrial, AZTERLAN, Balidea, BeePlanet, Bosch, Brose, CARTO, CELSA Group, CETIM, CSIC, CERLER Global Electronics, CYP, Delta Vigo, ENSO INNOVATION, Feníe Energía, FORMINSA, GCR Group, Gestamp, Glavista, Gonvarri, Sesé, Simoldes, Iberdrola, Intrustial, ILJIN, Ingedetec, Universidad Zaragoza, isEazy, ISEND, Kapture, Kautenik, Kivnon, Lazpiur, Leartiker, Libelium, Lithium Iberia, Malena Engineering, Mindcaps, Mol-Matric, Motorland Aragón, NTDD, NUTAI, Órbita Ingeniería, Pomceg Electronics, POWER Innotech, PowerCo, SEAT CODE, SEAT MÓ, SEAT S.A., Silence, Grupo SPR, Sumitomo Electric Bordnetze SE, Técnicas Reunidas, TECOI, Valeo, Vega Chargers, Vicomtech, Volkswagen Navarra, WIP eta Zylk erakundeek.

Future: Fast Forward taldearen kolaboratzaileak:

CaixaBank, Eurecat, FICOSA, ITAINNOVA eta Telefónica España.

Europar Batasunak – Next Generation EU-k finantzatua.

 

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.