25 | 02 | 2015

CIDETECen ikerketa lan bat Transactions of the Institute of Metal Finishing aldizkariko azalean

Surface Engineering

Lanaren berritasunetako bat pultsu bidezko elektrodeposizio prozesuak aztertzeko eta optimizatzeko metodo kimiometrikoak erabiltzea da

Transactions of the Institute of Metal Finishing aldizkariak CIDETECeko ikertzaileek idatzitako artikulu bat hautatu zuen 2014ko azken zenbakirako. Aldizkari horrek nazioarteko estaldura ematen die gainazalen akaberei, gainazalen ingeniaritzari eta gainazalen funtzionalizazioari lotutako gaiei, bai oinarrizko ikerketaren arloan bai aplikazio industrialean, eta bigarren kuartilean indexatuta dago, Surfaces, Coatings and Films arloan.

 

Artikuluaren izenburua “Advanced Ni–W coatings obtained by the combination of pulse plating and chemometric techniques” da, eta CIDETECeko Gainazalen Dibisioko, Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Aplikatuko Departamentuko eta Bartzelonako Unibertsitateko Kimika Fisikoko Departamentuko ELECTRODEP laborategiko ikertzaileek egindako lanaren emaitza da. Bertan, teknika kimiometrikoak erabiliz korronte pultsuen bidez NiW estalduren elektrodeposizioan lortutako emaitzak deskribatzen dira, eta parametro esperimentalek estaldura horien egituran eta propietateetan duten eragina aztertzen da.

 

Ikerketa argitaratu duen argitalpenaren zenbakia korronte pultsuen bidezko elektrodeposizioari eskainita dago. Aldizkariak artikuluan sartutako irudietako bat aukeratu du bere lehen orrirako, lortutako emaitzen garrantziagatik. Irudi horrek aldagai askoko analisiaren bitartez lortutako erantzun-gainazal batzuk erakusten ditu, pultsuen parametroak eta garatutako NiW estalduren propietateak erlazionatzen dituztenak. Pultsu bidezko elektrodeposizio prozesuak aztertzeko eta optimizatzeko metodo kimiometrikoak erabiltzea ez dago oso zabalduta, eta horixe da hain zuzen lanaren berritasunetakoa.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.