10 | 02 | 2015

CIDETECek lankidetza hitzarmena sinatu du Alacanteko Unibertsitatearekin

Bi erakundeek elkarrekin jardungo dute Elektrokimikaren eremuan ikerketa garatzeko

Alacanteko Unibertsitateko errektore Manuel Palomarrek eta CIDETECeko zuzendari Francisco Javier Rodriguezek lankidetza hitzarmen berezi bat sinatu zuten, joan den otsailaren 6an, Elektrokimikaren eremuan ikerketa eta garapen zientifiko eta teknologikoari buruzko jarduerak elkarrekin garatzeko.  

 

Helburua dagoeneko dauden harremanak sendotzea eta diziplina horretan aurrera egiten jarraitzea da, ezagutzaren transferentzia errazteko. Hitzarmena CIDETECeko eta Alacanteko Unibertsitateko Elektrokimikako Unibertsitate Institutuko diziplina askoko taldeen partaidetzarekin jarri da martxan.Proiektua aipatu Institutuko Vicente Montiel irakasleak eta CIDETECeko teknologiako zuzendaria den Hans-Jürgen Grande doktoreak gidatuko dute.

 

Hitzarmenaren bitartez, gainera, ikasleen eta ikertzaileen trukea erraztu eta sustatu nahi da, ikerketa proiektu eta programak elkarrekin eskatu eta parte hartu, eta elkarrenganako aholkularitza eman jakintza adar horri lotutako gaietan. 

 

CIDETECek Alacanteko Unibertsitateko ikerketa taldearekin duen harremana oso sendoa da, eta hainbat arlo hartzen ditu. Hitzarmena sinatzeak lan eremua zabalduko du, ahalmen gehiago garatzea ahalbidetuko du eta, aldi berean, bultzada izango da Espainiako Elektrokimikaren aurrerabidean.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.