16 | 01 | 2017

CIDETECek koordinaturiko Europako KaRMA2020 egitasmoaren irekiera.

6,7 milioiko aurrekontua duen KaRMA2020 egitasmoaren helburua, hegazti lumen balio handitzetik datozen lehengaien lorpen industriala da, eta 10 herrialde ezberdinetako 16 bazkideen partaidetza du.

CIDETEC ek koordinatuko duen egitasmoaren irekiera bilera, Horizon 2020 Europar programaren esparruaren barruan finantzatuko dena, Donostian ospatuko da datorren urtarrilaren 25 an. 
Proiektuaren bizi iraupena 3 urtetakoa izango dela aurreikusten da eta hegazti lumen balio handitzetik datozen lehengaiak (biopolimero, suaren aurkako estaldura, hidrolizaturiko keratina, zuntz eta erretxina termoegonkorrak) modu industrial batean lortzea du helburu. Lehengai hauek, azken produktu funtzional ezberdinen fabrikazioaren bitartez balioztatuko dira, hauen artean, esaterako: biodegragarriak diren ontziak, ehun teknikoak, kontrolaturiko askatzea duten ongarriak eta suaren aurrean iraunkorrak diren konposatu termoegonkorrak. 
Europako Batzordeak argitaratutako datuen arabera, Europar Batasunean (EU-28) 13,1 milioi tona hegazti haragi kontsumitzen da urtean, honek 3,1 milioi tona luma hondakin sortzea dakarrelarik. Orain arte, hegazti industriak sortutako luma gehienak, balio elikagarri baxua duen animalientzako janaria ekoizteko erabiltzen dira, edo eta bestela zabortegietara eramaten ingurugiro nahiz osasun arazoak sortuz. Beraz egitasmoaren erronka hondakin hau kimika sektoreko industria ezberdinetarako balio erantsia duen lehengai bihurtzea izango da. 
Lehengai nahiz azken produktu berrien jasangarritasuna, bizitza zikloaren azterketa baten bitartez neurtuko da. Halaber, egitasmoan zehar, luma hondakin bezala kudeatuko duen osoko plan bat garatzea aurreikusita dago. 
Egitasmoan 10 herrialde ezberdinetako 16 bazkidek parte hartzen dute, Israel barne eta 6,7 milioi euroko aurrekontua du. 

Grant Agreement Nº: 723268 

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.