24 | 06 | 2015

CIDETECek Iñigo Urkulluren bisita izan du

Iñigo Urkullu lehendakariak CIDETECeko instalazioak bisitatu ditu, zentroaren azken aurrerapenak lehen eskutik ezagutzeko

Iñigo Urkullu lehendakariak CIDETECeko instalazioak bisitatu ditu gaur. Iritsi denean, Eduardo Junquera presidenteak, Javier Rodriguez zuzendari nagusiak eta Zentroko Patronatuko hainbat enpresaren ordezkariek egin diote ongietorria, horien artean Irizar, Maier eta Iberdrola egonik. Bisitan zehar, lehendakariari lagunduz Ekonomia Garapenerako sailburu den Arantza Tapia izan da.

 

Ibilbidean zehar, lehendakariak eta sailburuak lehen eskutik ezagutu ahal izan dituzte zentroaren azken garapenak, energia biltegiratzearen, material berrien eta gainazalen arloei dagokienez. Instalazioetako bisitan bateriak garatzeko eta testatzeko estatuko laborategirik aurreratuenak ikusi dituzte, plastikoak eta konpositeak fabrikatzeko azken aurrerapenak, eta gainazalak eraldatzeko eta kontrolatzeko mota guztietako teknologiak. Horrez gain, nanopartikulak ekoizteko eta gizakiengan probatzeko Europako lehen planta izango denaren instalazioak ezagutu ahal izan dituzte, farmaziaren industriari zuzenduta.

 

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.