Naturklima/ Gipuzkoako Klima Aldaketaren Foru Fundazioak eta CIDETECek lankidetza-hitzarmena sinatu dute ZIRKULAR BAT+, Gipuzkoako baterien hub zirkularrari, jarraipena eman, hedatzeko eta dinamizatzeko laguntza teknikoa eskainiz. 205.095 euroko kontratu hau 2025 eta 2026 urteetarako dago indarrean, eta bateriak eta iraunkortasuna ardatz dituen ekonomia zirkularraren lurralde-estrategiari jarraipena ematen dio. Gipuzkoak estrategia horretan lan egin du azken urteetan, 2023an ZIRKULAR BAT+ ekimena abiarazi zenetik.
Hitzarmena José Ignacio Asensio Naturklimako presidente eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasuneko Diputatuak eta Javier Rodríguez CIDETECeko zuzendari nagusiak sinatu dute, eta bi erakundeek proiekzio globala izango duen baterien ekosistema zirkularra garatzeko duten konpromezua indartu dute.
ZIRKULAR BAT+ elementu kohesionatzaile gisa finkatu da, Gipuzkoan baterien ekosistema zirkular bat sustatzea helburu duena, sektore estrategiko batean berrikuntza eta iraunkortasuna sustatuz. Hub hori lurralde-estrategia zabalago baten parte da, funtsezko beste ekimen batzuekin bat datorrena, hala nola Eskuzaitzetako Energia Komunitatea eta Living Lab-a martxan jartzearekin. Gainera, bateria birziklatuen materialen NATURKLIMA laborategia finkatuko da CIDETECek Eskuzaitzetako poloan bertan duen eraikuntza berrian. Gainera, bateria birziklatuen materialen NATURKLIMA laborategia finkatuko da CIDETECek Eskuzaitzetako poloan bertan duen eraikuntza berrian.
Jose Ignacio Asensiok azpimarratu duenez, “akordio hau urrats erabakigarria da Gipuzkoako ekonomia zirkularraren estrategian, lurraldearentzako jarraitutasuna, berrikuntza eta aukera berriak ziurtatuz”. Bestalde, Javier Rodríguezek adierazi duenez, “CIDETECek bere esperientziarekin lagunduko du ZIRKULAR BAT+ nazioarteko erreferente gisa sendotzen, lankidetza eta garapen teknologikoa bultzatuz”.