10 | 06 | 2015

CIDETECek erregai pilen entseguen nazioarteko III. Workshopean parte hartuko du

Energy Storage

Entseguen harmonizaziotik estandarizaziora

Emaitza konparagarriak eta erreproduzigarriak lortzeko lehen urratsa entseguak harmonizatzeko prozedurak egotea da. Europako “Stack-Test” proiektuaren esparruan, mintz polimerikoko erregai pilak (PEMFC)  karakterizatzeko gida bat garatu nahi da, errendimenduari, iraungarritasunari eta segurtasun jarraibideei erreparatuta, aplikazio eramangarri, geldikor eta automotrizeetarako. Workshop honetan –horrelako hirugarrena da–, helburua da foro bat eskaintzea proiektuaren partzuergoaren, industriaren eta beste ikerketa erakunde batzuen artean, testetan erabilitako programen araberako emaitzak eztabaidatzeko.

 

Aldi berean, posterrak aurkezteko saio bat egingo da, proiektuaren bilakaeraren zein oro har gaiaren gaineko xehetasunak erakusteko.

 

CIDETECek “Esperientziak Dead-End funtzionamendu baldintzetan” izenburuko ahozko aurkezpen batekin parte hartuko du, eta bertan horrelako eragiketak optimizatzeko orduan lortutako emaitzak azalduko dira, automoziorako bereziki interesgarriak. Parametroak era egokian aukeratzeak eraginkortasuna handitzea ahalbidetzen du hidrogenoaren erabilerari eta stackean lortutako potentziaren dentsitateari dagokionez, eta horretarako beharrezkoa da balantze egokia egitea erregaiaren birzirkulazioaren eta purgen artean –purgak beharrezkoak dira ezpurutasunak prebenitzeko, baina minimizatu egin behar dira erregai galerak mugatzeko–.

 

Workshopa ZSW, Eguzki Energia eta Hidrogenoaren Zentroak antolatu du, eta Ulmen egingo da, Alemania, 2015eko ekainaren 16an eta 17an.

 

 

Informazio gehiago eta izena ematea:

http://stacktest.zsw-bw.de/fileadmin/stacktest/docs/3rd-International-Workshop-PEMFC-StackTesting_ZSW.pdf

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.