Material konposatuak, plastikozkoak eta polimeroak prozesatzeko Europako plataformak (ECP4) CIDETEC Surface Engineering-eko Elena Jubete aukeratu du Plastikoei buruzko Aliantza Zirkularreko Automobilgintza Taldean haren ordezkari jarduteko. Elenak ECP4 plataformaren interesak ordezkatuko ditu, eta I+G eta inbertsioen azpitaldeetan zein diseinu bidezko Zirkulartasunekoan parte hartuko du.
Plastikoei buruzko Aliantza Zirkularra ekimen berria da, Europako Batzordeak sustatua, eta plastikoaren balio-kateetako eragile publiko eta pribatuak biltzen dituena, borondatezko ekintzak eta birziklatutako plastiko gehiago lortzeko konpromisoak sustatzeko. Plastikoei buruzko Aliantza Zirkularrak bermatu egin nahi du 2025ean Europan 10 milioi tona plastiko birziklatu erabiliko direla produktuak egiteko. Gaur egun 160 erakundek sinatu dute adierazpena, ECP4k, besteak beste.
Plastikoei buruzko Aliantza Zirkularreko Automobilgintza lantaldearen lehen bilera joan den azaroaren 15ean, ostiralean, izan zen Bruselan, CLEPA Automobilgintzako hornitzaileen Europako elkartearen instalazioetan. Lehen bilera horretan taldeko presidentetzak, presidentekidetzak eta gaikako koordinatzaileak ezarri ziren eta lehen ekintzak abiarazi ziren. Bilera emankorra izan zen, urtero egingo diren hiruretatik lehena, eta bertan automobilgintzaren sektoreko balio-kate osoa ordezkatuko duten 35 lagun baino gehiagok hartu zuten parte.