15 | 01 | 2025

CIDETECek arrakastaz gainditu du TISAX ebaluaketa

Korporatiboa

Esparru horrek kontuzko eta isilpeko informazioa ibilgailuen industriako erakundeen artean segurtasunez trukatzeko aukera ematen du.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen abangoardian kokatu da zentroa.

CIDETECek arrakastaz lortu du TISAX (Trusted Information Security Assessment Exchange) erreferentziaren ziurtagiria, ebaluaketa-maila altuenean (AL3) eta helburu zorrotzenekin, informazioaren segurtasuna prototipoen fasean nahiz erlazionatutako datuen kudeaketan bermatzeko xedea baitu. TISAX erreferentziazko nazioarteko arau bat da, informazioaren segurtasunari buruzko ISO/IEC 27001 arauaren oinarrizko printzipioak barnean hartzen dituena, ibilgailuen sektorearen eskakizun jakinetara egokituta. Helburu nagusia segurtasunaren aurkako mehatxuen aurrean informazioaren segurtasuna bermatzea da.

Ebaluaketa hori gaindituta, TISAX arauaren eskakizunak kudeaketa-sistema integratuan txertatzea lortu du CIDETECek eta, horri esker, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen abangoardian kokatu da. CIDETECek bikaintasunarekiko eta segurtasunarekiko duen konpromisoa indartzen du lorpen horrek, informazioaren segurtasuna kudeatzeko jardunbide aurreratuenak inplementatzen dituela ziurtatzen baitie bezeroei, informazioa modu seguru eta fidagarrian kudeatzen dela bermatuz eta ibilgailuen industriako elkarlanetan konfiantza sendotuz.

Ibilgailuen industrian erreferente bat dela berretsi du CIDETECek. Jarduera ugari egiten ditu sektore estrategiko horretan, baterien sektoreko balio-kate osoarekin, mugikortasun jasangarriaren aldeko apustuarekin eta gainazalen ingeniaritzarekin lotutakoak.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.